Aonori (japonieraz: 青海苔 edo アオノリ ) (japonieraz) eta parae (부산 광역시, koreeraz) jangarria den alga mota bat da, nagusiki Japonia, Korea eta Taiwanen ekoizten dena[1]. Monostroma eta Enteromorpha generotako hainbat espezieek osatzen dute.
Kaltzio, magnesio eta litiotan aberatsa da, bitamina ugari ere baditu eta hainbat aminoazido, bereziki metionina.
Lehortu eta hauts eran erabiltzen da Japoniako gastronomian, hala nola; noodleak egiteko, okonomiyaki pastelak, takoyaki (olagarro haragizko bola), tenpura, isobe mochi (arroz pastela), shichimi (zazpi espeziatako elikagaia), miso zopa...
Korean Namul egiteko erabiltzen da, barazki plater bat.
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |