Apacuana | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1550 | ||
Heriotza | Valles del Tuy (en) ![]() | ||
Heriotza modua | : borrokan hilda | ||
Jarduerak |
Apacuana (XVI. mendea) (Apakuana edo Apakuama ere idatzia) Karibe jatorriko emakume kazikea, Quiriquires herriko buruzagi espiritual eta gerlaria izan zen. Espainiar konkistatzaileei aurre egiteko herri indigenen konfederazioa bultzatu zuen, eta lidergo horren ondorioz urkatua izan zen.[1][2]
1577an Garci González de Silva eta Francisco de Infante espainiar konkistatzaileak Tuyn kokatu eta bertako bizilagunak esklabo hartu zituzten. Apacuanak haien aurkako erasoa zuzendu zuen eta Chicuramay kazikearen altzamendua ere sustatu zuen.[3] Acuareyapa eta Yare kazikeak ere Apacuanaren alde egin zuten. Francisco de Infante larri zauritu bazuten ere, González de Silvak lepoan hartu eta Los Teques-era iritsi ziren, non izen bereko herriaren laguntza jaso zuten.[4]
Apacuanak Indigenen Konfederazioa berreraikitzeko gomendioa egin zion Yare-ri. Honek, Charagoto eta Meregotoen laguntza bilatu zuen eta era berean, Cumanagoto-en lurretan sartu zen tribuak elkartzeko. Nueva Andalucía y Paria eskualdean sartzean Diego Hernández de Serpa izeneko gobernadore espainiarrak bere aurka egin zuen, baina gobernadorea garaitua izan zen. Caracasko probintziaz arduratzen ziren Juan de Guevara eta Francisco Maldonado, alkate arrunt eta erregidoreek, Apacuanarekin bukatzeko sorgina izatea leporatu eta bera akabatzeko agindua eman zuten. Hasiera batean, Garci González de Silva izendatu zuten Apacuana akabatzeko misioaren buru, baina honek uko egin zuenean, Sánchez García eta Antonio de Villegas bidali zituzten, Espainiar eta Teque-ak osatutako armadarekin.[5][4]
Sánchez Garcíak lur errearen estrategia erabili zuen. Apacuanak bere aldetik konfederazioa berreraikitzeko asanbladara deitu zituen Tuy eta Tácatako haranean bizi ziren herrietako buruzagiak, baita cumanacoto eskualdeko buruzagiak ere ere.[1]
Aurrera egin ahala, Sánchez Garcíak Espainiako inbaditzaileei pozoindutako arantzak jartzen ari ziren hainbat indiar harrapatu eta torturatu ondoren, Apacuanaren ezkutalekua eta asanbladaren berri izan eta han bertaratu zen.[4]
Horrela, Apacuana harrapatu eta urkatzeko agindua eman zuen, denek ikus zezaketen lekuan zintzilik utzi zuen haren gorpua.[6]
1592rako espainiarrek Tuyko haranaren lur zati handi baten kontrola lortu zuten.[4]