Orrialde hau euskara ikasten ari den lankide batek egin du Euskaraz dakien lankide batek testua zuzendu eta erroreak egileari irakatsi ahal dizkio
Erromatar Eliza Katolikoan, apezpiku-konferentzia edo gotzain-batzarra[1] lurralde bateko edo gehiagotako apezpikuen batasunezko erakundea da, lurraldeko kristau-elizaren pastoraltzako zenbait arazo batera bideratzea helburu duena[2]. Apezpiku-konferentzia batean sartzen dira lurraldeko eliza partikular guztietako prelatuak, elizbarrutiko apezpiku guztiak eta horiekin parekatzen direnak, baita apezpiku laguntzaileak eta apezpiku titularrak ere, Egoitza Santuaren edo apezpiku-konferentziaren aginduz, funtzio berezia betetzen baitute lurralde berean[3].
Apezpiku-konferentziak zenbait herrialdetan sortu ziren XIX. mendean, pastoral berariazko helburuekin eta arrazoi historiko, kultural eta soziologiko desberdinengatik. Horrela deitu zitzaien 1889ko abuztuaren 24an, Leon XIII.aren pontifikazioan[4].
Vatikanoko II. Kontzilioak apezpiku-konferentzien garrantzia aitortu zuen, eta haien nozioari, egiturari eta gaitasunari buruzko printzipioak ezarri zituen[5]. Kontzilio ekumenikoak agindutakoa Paulo VI.aren pontifikatuan ezarri zen, 1966ko Ecclesiae sanctae motu proprioarekin[6].
Latindar tradizioko elizan, apezpiku-konferentzien osaera eta funtzionamendua 1983ko Zuzenbide Kanonikoaren Kodeak arautu zituen[3], eta, azkenik, Joan Paulo II.a aita santuak haien izaera argitu zuen 1998an, Apostolos suos motu proprioarekin[4]. Analogiaz, Ekialdeko Eliza katolikoetan hierarken batzarrak eratu ziren hainbat erritutako elizak dauden lurraldeetan[7][8].