Apoditerium

Ponpeiako bainu termalen apodyteriuma. Harpers Dictionary Antiquities of Classical Classical, 1898.
Apodyterium Bilbilis (Espainia), II. mendean bertan behera utzita.

Antzinako Erroman ( baita antzinako Grezian ere) apodyterium, apoditerium, apodytherium edo apoditerio ( antzinako grezieraz : ἀποδυτήριον, arropak eranzteko den tokia) bainu termaletan edo ikuskizun publikoetako eraikinetan aldagela gisa erabiltzen zen aretoa zen.

Bainu publikoetan sarrera nagusiaren ondoan kokatua zegoen eta haietako asko mosaiko zolatuekin apainduta zeuden.

Gela handi bat zen, hormetan atxikita eserlekuak zituzten herritarrek arropak edo sandaliak aldatu ahal izateko. Buruaren altueran, hormak, apalak edo nitxoen bitartez, arropak edo bestelakoak gorde zitezkeen bainatzen zeuden bitartean edo beste jarduera batzuk egiten ari ziren bitartean [1] baina aterik ez zutenez sarritan lapurretak izaten ziren, hortaz, norberaren gauzak zaintzeko esklaboak eramaten zuten edo bertan ere kontratatu zitezkeen (servus capsarius izenez ezagunak).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. apodyterium [1] PBS-n (ingelesez). 2013ko urtarrilaren 15ean eskuratu zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]