Aqua (musika taldea) | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Kopenhage |
Musika mota | pop musika, Bubblegum pop eta eurodance |
Urteak | 1989 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Universal Music Group |
Lene Nystrøm René Dif (en) Claus Norreen Søren Rasted | |
Informazio gehigarria | |
aquaofficial.com | |
Aqua Danimarkako Euro-Pop musika taldea da, 1997ko hit bategatik ezaguna batez ere: "Barbie Girl" zeinak sekulako arrakasta lortu zuen urte hartan.
Taldea 1989an sortu zen Joyspeed izenarekin, eta lortu zuen nazioarteko arrakasta 1990eko hamarkadaren amaieran eta 2000ko hasieran. Taldeak hiru album kaleratu zituen: Aquarium 1997an, Aquarius 2000n eta Megalomania 2011n. Taldeak 33 milioi album eta single saldu zituen 2020an bitartean, eta horrek ordura arteko musika-talde daniar arrakastatsuena bihurtzen du.[1]
Taldeko kideak René Dif eta Lene Nystrøm, kantariak dira, Søren Rasted teklatuekin eta Claus Norreen gitarrista. Banatzean, Nystrøm-ek, Dif-ek eta Rasted-ek arrakasta lortu zuten bakarlari gisa. Nystrømena da ahotsa Barbie Girl ezagunean.