Aquí no hay quien viva (ANHQV siglez ere ezaguna) umorezko telesail espainiarra izan zen, Antena 3 telebista-kateak 2003ko irailaren 7tik 2006ko uztailaren 6ra bitartean igorri zuena. Telesailak Desengaño 21 kaleko eraikinean hainbat auzoko bitxiren bizipenak zituen ardatz.
Alberto Caballero, Laura Caballero eta Iñaki Ariztimuñok sortutako saioa izan zen, lehen biak José Luis Morenoren (telesailaren ekoizlearen) ilobak. Ikusleria zein kritika aldetik oso arrakastatsua izan zen[1] eta herrialde askotan egokitu zuten. Gaur egun sekuela bat du, Telecincon, La que se avecina izenburupean.
Desengaño kalearen 21. eraikinean bizi diren hainbat auzoko bitxiren bizipenak ditu ardatz telesailak. Eraikina hiri ezezagun batean kokatua dago eta hiru pisuk konposatzen dute. Sei etxebizitzetan, atezaindegi batean, trasteleku bezala erabiltzen den atiko batean eta aldameneko lokalean garatzen dira bertan bizi diren protagonisten tramak.
Aquí no hay quien viva pixkanaka oso audientzia datu onak lortzen hasi zen, ikus-entzuleria kopurua gero eta gehiago igoz atal batean telesaila 7 milioi pertsonak baino gehiagok ikusi arte, %40ko kuota lortuz. Espainiako telesailik arrakastatsuenetakoa bihurtu zen berehala ikus-entzuleriari dagokionez, Médico de familia eta Farmacia de guardia telesailen atzetik. Telesailaren atal ikusienak, «Érase un famoso» izenburukoak, 8.300.000 ikusle eta audientziaren %43,5a bildu zituen. ANHQV saioko atalak askotan izaten ziren telebistan eguneko saio ikusienak, eta 10.000.000 espainiar inguruk ikusi zuten noizbait telesaila. Horrez gain, Aquí no hay quien viva Espainiako telesailik ikusiena izan zen 2005 eta 2006 urteetan, telesailaren 3, 4 eta 5. denboraldietan.
Denboraldia | Atalak | Estreinaldia | Amaiera | Ikus-entzuleria (bataz bestekoa) | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | ||||||
1 | 17 | 2003ko irailaren 7a | 2003ko abenduaren 31 | 5 354 000 | %32,2 | ||
2 | 14 | 2004ko martxoaren 24a | 2004ko ekainaren 23a | 5 895 000 | %31,6 | ||
3 | 33 | 2004ko urriaren 6a | 2005eko ekainaren 29a | 6 892 000 | %37,1 | ||
4 | 14 | 2005eko azaroaren 9a | 2006ko otsailaren 22a | 6 389 000 | %35,2 | ||
5 | 13 | 2006ko apirilaren 6a | 2006ko uztailaren 6a | 5 009 000 | %31,9 | ||
Guztira | 91 | 2003 | 2006 | 6 017 000 | %33,3 |
Aktorea | Pertsonaia | Denboraldia | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
María Adánez | Lucía Álvarez Muñoz | Nagusia | ||||
Malena Alterio | Belén López Vázquez | Nagusia | ||||
Joseba Apaolaza | Armando Rubio de la Fuente | Nagusia | ||||
Mariví Bilbao | Marisa Benito Valbuena | Nagusia | ||||
Adrià Collado | Fernando Navarro Sánchez | Nagusia | Gonbidatua | Errepikakorra | Nagusia | |
Gemma Cuervo | Vicenta Benito Valbuena | Nagusia | ||||
José Luis Gil | Juan Cuesta | Nagusia | ||||
Daniel Guzmán | Roberto Alonso Castillo | Nagusia | ||||
Loles León | Paloma Hurtado | Nagusia | ||||
Luis Merlo | Mauricio "Mauri" Hidalgo Torres | Nagusia | ||||
Laura Pamplona | Alicia Sanz Peña | Nagusia | ||||
Emma Penella | Concha de la Fuente García | Nagusia | ||||
Fernando Tejero | Emilio Delgado Martín | Nagusia | ||||
Guillermo Ortega | Francisco "Paco" | Nagusia | ||||
Eduardo García | José Miguel "Josemi" Cuesta Hurtado | Nagusia | ||||
Sofía Nieto | Natalia Cuesta Hurtado | Nagusia | ||||
Eduardo Gómez | Mariano Delgado | Errepikakorra | Nagusia | |||
Diego Martín | Carlos de Haro Cabanillas | Errepikakorra | Gonbidatua | Nagusia | ||
Eva Isanta | Beatriz "Bea" Villarejo | Nagusia | ||||
Isabel Ordaz | Isabel "Isa" Ruiz García | Nagusia | ||||
Santiago Ramos | Andrés Guerra | Nagusia | ||||
Juan Díaz | Álex Guerra Ruiz | Nagusia | ||||
Elio González | Pablo Guerra Ruiz | Nagusia | ||||
Carmen Balagué | Nieves Cuesta | Nagusia | Gonbidatua | |||
Beatriz Carvajal | Mª Jesús Vázquez Fuentes | Gonbidatua | Errepikakorra | Nagusia | ||
Vanesa Romero | Ana "Inga" | Errepikakorra | Nagusia | |||
Roberto San Martín | Yago | Nagusia |
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |