Argyll | |
---|---|
Erresuma Batua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Geografia | |
Koordenatuak | 56°15′N 5°15′W / 56.25°N 5.25°W |
Mugakideak | Inverness-shire (en) , Perthshire (en) eta Dunbartonshire (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 64.446 (2011) |
Argyll (ingelesez ɑrˈɡaɪl ahoskatua; lehen Argyle eta egungo Eskoziako gaeleraz: Earra-Ghàidheal, ˈaːrˠəɣɛː.əl̪ˠ ahoskatua), ingelesez batzuetan Argyllshire deitua, Eskoziako mendebaldean dagoen konderri historikoa da. Egun, Argyll eta Bute eskualdearen parte da.
Antzinako Dál Riata erreinu gaelikoa batez ere eskualde honetan eta zehazki Argyll-en kokatzen zen. Erdi Aroan apezpikutza zuen, egoitza Lismoreko katedralean zuena. Garai hartan, konderri eta dukerri bilakatu zen.
Gaur egungo eskualdea 1996an eratu zen Strathclyde eskualdeari Argyll eta Bute barrutia gehitzerakoan.
32 uhartek osatzen dute eskualdea. Hona hemen aipagarrienak:
Uhartea | Azalera (km²) | Populazioa (biz.) |
---|---|---|
Mull / Muile | 875,35 | 2.800 |
Islay / Ìle | 619,56 | 3.228 |
Jura / Diùra | 366,92 | 196 |
Tiree / Tiriodh | 78,34 | 653 |
Coll / Cola | 76,85 | 195 |
Tiree uhartea bereziki.