Arima herratua munduko mitologia gehienetan ikusten den pertsonaia dugu. Sinismen zabalduenaren arabera hildako pertsonen espirituak dira. Horren arabera, pertsona horiek hil ondoren ez dute atsedena aurkitu eta, ondorioz, munduan zehar ibiltzera kondenaturik daude. Askotan, bere buruaz beste egin duten edo, baita ere, era biolentoaz hil diren pertsonak dira. Ohikoa da ere arima herratua bere egoeraren ezagueraz ez izatea.[1]
Euskal mitologian arima herratuen inguruko ipuin asko ezagutzen da. Ezagunenetariko bat "Ehiztari beltza"rena izan daiteke. Dena dela herri guztietan horrelako kontakizunak ohikoak dira. Jose Migel Barandiaranen arabera hildakoen agerkundea ohikoa zen. Lau mota bereizi daitezke:[2]
Horrelako pertsonaiak literaturan askotan erabili dira. Euskal literaturan, esaterako, Anjel Lertxundiren "Ifrentzuak" trilogia (Piztiaren izena, Azkenaz beste eta Argizariaren egunak) dugu. Zineman ere ohikoak dira; adibide batzuk aipatzeagatik hor ditugu Los otros (2001) film espainiarra edo Ameriketako Estatu Batuetako Ghost.