Arku konopiala erdiko aldean zorroztuta eta erpina gorantza duen arku mota da. [1] Lau arkuz osatuta dago; zirkunferentzia laurdeneko bi arku konkaboz eta beste bi ganbilez. Bere itxura mekanografiko giltza ( { ) figuraren antzekoa da. Lau zentro ditu, bi barruko aldean eta bi kanpoko aldean.[2]
Musulman itxura izan arren, XIV. eta XV. mendeetako arkitektura gotiko berantiarrean erabilitako arkua da, gotiko flamigero izenez ere ezaguna.
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |