Arma hilgarria III[1] (euskaraz: «Lethal Weapon 3») 1992ko Richard Donner estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. Mel Gibson, Danny Glover, Joe Pesci, Rene Russo eta Stuart Wilson aktoreek antzeztu zuten.
Lethal Weapon saila osatzen duten lau filmetako bat da, gainontzekoak Lethal Weapon, Lethal Weapon 2 eta Lethal Weapon 4 dira.
Martin Riggs (Mel Gibson) eta Roger Murtaugh (Danny Glover) Los Angeles hiriko polizia bikote nekaezina kasu zail bati aurre egin beharko dio: polizia sailetik konfistatu eta suntsitzeke zeuden armak desagertu eta hiriko gaizkile arriskutsuenen eskuetan agertu dira, Riggs eta Murtaghek arma lapurreta horren arduraduna atzeman beharko dute, betebehar horretan Lorna Cole (Rene Russo) barne arazo saileko poliziarekin elkarlanean arituko dira, aurreko filmean agertu zen Leo Getz (Joe Pesci) erosko eta hitzontzi urduriaren "laguntza" ere izango dute.