Armeniako keinu hizkuntza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Armenia |
Hiztunak | - |
Araugilea | ez du |
Hizkuntza kodeak |
Armeniako keinu hizkuntza edo harsneren (armenieraz: հարսներէն) Armenian erabiltzen zen keinu hizkuntza da. Ez dago zuzenean erlazionatuta Europako keinu hizkuntzekin, nahiz eta balitekeen monjeen keinu hizkuntzarekin lotura izatea. Hizkera tabuak zirela eta garatu zen, eta gaur egun desagertuta dago[1][2].
Armenian zegoen gizarte patriarkalean, ezkondu berri den emakume batek ezin zuen hitz egin senarraren, haren ahaideen eta beste pertsona batzuen aurrean, eta harsneren erabiliz komunikazio sinplea egin zezakeen. 1930eko hamarkadan, hizkuntzaren azterketa bat burutu zen Tavux probintzian[2][3].
Gaur egungo Armeniako gorrek beste keinu hizkuntza bat erabiltzen dute.
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |