Armenteros

Armenteros
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Salamancako probintzia
AlkateaJuan Blazquez Dominguez (en) Itzuli
Izen ofizialaArmenteros
INEk ezarritako kodea37035
HerriburuaArmenteros
Geografia
Koordenatuak40°35′38″N 5°26′58″W / 40.593888888889°N 5.4494444444444°W / 40.593888888889; -5.4494444444444
Map
Azalera38,93 km²
Altuera1.043 m
MugakideakPelayos, Galinduste, Horcajo Medianero, Narrillos del Álamo, La Tala eta Salvatierra de Tormes
Demografia
Biztanleria256 (2023)
74 (2022)
alt_left 87 (%34) (%43,4) 111 alt_right
Dentsitatea7 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaSA
armenteros.es

Armenteros Salamancako udalerria da, Gaztela eta Leonen ( Espainian), Béjar eskualdean dagoena. Béjarreko partidu judiziala eta Aguas de Santa Teresa eta Altos Hormeseko mankomunitateko partaidea da.

Armenterosek 38,93Km² azalera du 2014ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 315 biztanle zituen.

Armenterosen jatorria Behe Erdi Arokoa da. Izan ere, aztarna megalitikoak, aurre erromatarrak eta erromatarrak aurkitu dira herrian bertan eta inguruneetan. Izan ere, herri erromatar bat egon zen, baina bere izena zein den inork ez daki. Erromatarren garaiko hainbat aztarna aurkitu dira, eta garrantzitsuena hainbat txanponez osatutako altxor bat da, Salamancako Museoan dagoena.

Armenteroseko lursail batean, Pero Luego izenekoa, monasterio bisigodo eta erromatar bana egon ziren, beti kontaktuan zegoena Valdejimenako santutegiarekin. Lursail honetan egon zen, desamortizazioaren eraginez desagertu arte, monasterio garrantzitsu bat, bere jatorria Tenpluko Ordena izan ahal zena. Izatez, herrian komentu tenplario bat egon zen .

Herriaren izena fundatzailearen omenez da, Godumer Armentero, hain zuzen ere.

Armenteros, inguruneko herriak bezala, Comunidad de Villa y Tierra de Ávila elkarteko partaidea izan zen, bere birpopulaketaren ostean. Birpopulatuta izan zen, Ávilako lurralde osoa bezala, iparraldetik zetorren jendeagatik, bereziki Ávilako jendeagatik.

Armenteroseko klima kontinentala da. Udan, tenperaturak altuak dira (28 °C-42 °C), hezetasun eta prezipitazio gutxiekin. Neguan, aldiz, tenperaturak baxuak dira (3 °C-11 °C), prezipitazio gutxiekin baina hezetasun altuagoarekin. Udaberrian eta udazkenean prezipitazioak igotzea normala da, baina baxuak izaten jarraitzen dute.

Paisaia lehorra da, landaredi eta animalia eskasarekin. Landare ohikoenak olibondoa, zuhaixka arruntak eta belar lehorra. Animalia ohikoenak intsektu arruntak, abeltzainen behiak, hegazti intsektiboroak eta haragijaleak.

Turismoa eta leku garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nuestra Señora del Rosarioko baseliza
400 urte baino gehiago dituzten harriz egindako etxeak.
Nuestra Señora del Rosarioko festa, urriaren lehenengo igandea.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.