Arnas birus sintzitial | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Orthornavirae |
Filuma | Negarnaviricota |
Klasea | Monjiviricetes |
Ordena | Mononegavirales |
Familia | Paramyxoviridae |
Generoa | Pneumovirus |
Espeziea | Human respiratory syncytial virus [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gaixotasuna | respiratory syncytial virus infectious disease (en) ![]() |
Arnas birus sintzitiala[1] Paramyxoviridae familian sailkatzen diren harizpi bakarreko eta polaritate negatiboko RNA birusa da. Pneumovirus generokoa, arnas birus sintzitialak adin guztietako gaixoengan arnasbidearen infekzioa eragiten du. Haurtzaroko arnasbideetako infekzioen kausa nagusia da.[2] Klima epeletan urteko epidemia da neguko hilabeteetan. Klima tropikaletan, infekzioa ohikoagoa da euriteen garaian.
Ameriketako Estatu Batuetan, haurren %60 kutsatu egiten da arnas birus sintzitialaren lehen denboraldian, eta 2 edo 3 urtera iristean ia haur guztiak birusarekin kutsatuta egongo dira.[3]