Aroa Gorostiza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elorrio, 1999ko maiatzaren 7a (25 urte) |
Herrialdea | Bizkaia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Bizkaia-Durango | 2018- |
Aroa Nicole Gorostiza Ulloa (Elorrio, Bizkaia, 1999ko maiatzaren 7a) bizkaitar txirrindulari profesionala da.[1] Bizkaiko eta Durangoko UCIko emakumezkoen talde kontinentalean ibili zen.[2] 2014an Bizkaiko txapelduna izan zen kadete mailan.[3]
Elorrioko Txirrindularitza Elkarteko mutiko batzuk poligono batean bueltaka ikusi ondoren, piztu zitzaion zaletasuna. Txirrindularia izan zen aitak hasieran nahi izan ez bazuen ere, gero izena eman eta lagundu zion. Bere iritziz lautadan nahiko ondo moldatzen da, baita portu laburretan ere. Nesketan Marianne Vos eta mutiletan Mikel Landa ditu idolo.[4]
2016an, urtebete Elorrioko Gaursa-Renaulten, Joseba Gorostiza aita, entrenatzaile izan ondoren, Aroa 17 urterekin Iurretako CAF-Turnkey Engineering klubera itzuli zen, Agus Ruizekin batera prestatzen jarraitu ahal izateko, Espainia osoan egiten ziren probetan parte hartuta. Gainera, pista eta errepideko probak bateratzen jarraitu zuen.[5]
2017an Euskadiko txapelduna izan zen zen. Elorriko Gaursa-Renault Abadiño-Elorrioko Gorostiza txirrindularia gailendu zen modalitateko lau lasterketetan, eta, beraz, berriro ere urrezko domina jarri zitzaion Euskadiko Txapelketan, kadete kategorian bi aldiz lortu baitzuen. Gorostizak txapelketa eskuratzeko, Irama Vega txirrindulariaren laguntza izan zuen, CAF Turkney Engeneering talde iurretarrarena.[6]
2018ko abuztuan Tafallan Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldekako sailkapena irabazi zuten, Martínez, Alonso, Aroa Gorostiza, Henrietta Colborne, Míriam Gardachal eta Enara Lópezen lanari esker.[7]
2019ko ekainean Bizkaiko txirrindulariak garaipena lortu zuen Euskadiko Txapelketan, 23 urtez azpikoen kategorian, 80 kilometro baino gehiagoko ihesaldiaren ondoren.[8] Emakumezkoen II. klasikoan Euskadiko txapelduna izan da Ugaon.[9][10]
2019ko abuztuan Donostiako Klasiko (1.1 UCI) emakumezkoen lehen edizioan eguneko animatzaile handienetako bat izan eta ihesean 3´ aldea izan bazuen ere, ezin izan zuen garaipena lortu. Lucy Kennedy (MTS) izan da irabazlea.[11]
Talde hauexetan aritu da:[12]