Arragoa siderita (FeCO3) kiskaltzeko labea da.
Burdina oxidotan aberatsak ziren mineralak agortu zirenean, sakonagoko galeria eta zainetan lortutako burdina karbonatoa (siderita) erabili behar izan zuten burdina ekoizteko. Euskal Herrian minerala kiskaltzeko labe hauetako asko daude meatzeetan bertan. Bi helbururekin kiskaltzen zuten minerala arragoetan: mearen metal-legea handitzeko, ezpurutasunak errez, eta garraioa errazteko, pisua murrizten baitzen.[1]