Arroka-geranio | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Ordena | Geraniales |
Familia | Geraniaceae |
Generoa | Geranium |
Espeziea | Geranium cinereum |
Arroka-geranioa (Geranium cinereum)[1] Geraniaceae familiako basa landare bat da. Pirinioetako endemikoa da.[2] Euskal Herrian Aizkorri-Aratz natura parkean eta Nafarroako Pirinio aldean soilik aurkitzen da.
Antonio José de Cavanilles botanikari espainiarrak deskribatu zuen Zientziarako 177. urtean, Monadelphiae classis dissertationes decem aldizkarian.[3]
Generoaren Geranium izena grezierazko geranion izenetik dator eta "kurriloa" esan nahi du, izan ere genero honetako landareen fruituek hegazti haren mokoaren antza baitute[4]. Espeziearen cinereum izena latinetik dator eta "errauts kolorekoa" esan nahi du.[5]
Hainbat sinonimo ditu:[6]
Landare belarkara da. 4-8 mm-ko diametroa duen errizoma horizontala du eta handik 7-35 cm-ko luzera hartzen duten zurtoinak ateratzen dira.[7]
Hostoak berde-gisak dira, hortik espeziearen cinereum izena[8]. Gehienak oinarriko errosetan ateratzen dira. Palmatipartituak dira eta alde bietan iletsuak dira. 3 cm zabal eta 3,5 cm luze izaten dira gehienez. Pezioloak ere ileak ditu, eta guruin ugari ere bai.[7]
Loreak binaka azaltzen dira. 5-15 cm-ko pedunkulu iletsuak dituzte, ondoren sepalo bizardunak eta azkenik bosna petalo arroxa edo more.[7] Petaloek zain morez markatuak dituzte.[8] Estamine hori tenteak dituzte erdian.
Fruituak 32-33 mm neurtzen ditu eta hazi marroi txikiak dituzte barnean.[7]
1.200-2.450 metro arteko altueran dauden kare-belardi alpetar eta subalpetarretan hazten da.[7] Mendi tontorretako kareharrizko harkaitzetan aurkitzen diren arrakalak, bisuts harritsuak, glerak, elurtegiak, etab. kolonizatzen ditu.[9] Aizkorri-Arazko natura parkean [2] eta Nafarroako Piriniotako haranetan aurkitzen da.[8]
Landare bizikorra da eta hemikriptofitoa, hau da, neguan atal aereoak galtzen ditu eta udaberrian errizomatik hosto eta zurtoin berriak ateratzen dira[10]. Ekaina eta abuztua artean loratzen da.[7]
Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan jasota dago "eremu mugatuko endemismoen" atalean.[11] Flora mehatxatuen artean "bakanen" atalean sailkaturik dago Euskal Autonomia Erkidegoan.[12] Irisgarritasun txikiko tokietan daude babesturik, baina populazio txikiak eta isolatuak dira.
Kolore desberdinetako loreak izan ditzake arroka-geranioak:[13]