Artashumara, ustez, K.a. XIV. mendearen lehen erdialdean, Mitanniko erregea izan zen.
Shuttarna II.aren semea zen, baina ez dago bere erregealdiari buruz ezer jakinik. Egia esan, ez dago zehatz jakiterik, ezta benetan errege izan ote zen ere, edo tronurako erregegai bat izan ote zen. Edozein kasutan, errege izatera iritsi bazen ere, denbora laburrez izango zen, hila izango zelarik, eta, bere ondorengoa, bere anaia Tushratta izango zen.
Aurrekoa Shuttarna II.a |
Mitanniko erregea K.a. 1385-K.a. 1380 |
Ondorengoa Tushratta |