Arthur Darvill

Arthur Darvill

(2016)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThomas Arthur Darvill
JaiotzaBirmingham1982ko ekainaren 17a (42 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Dramatic Art 2006) Artean graduatu : antzezpen
Bromsgrove School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, zinema aktorea, antzerki aktorea, telebista aurkezlea eta telebista-aktorea

IMDB: nm2965271 Allocine: 237002 Rottentomatoes: celebrity/arthur_darvill Allmovie: p660204 Metacritic: person/arthur-darvill TV.com: people/arthur-darvill IBDB: 494668
Twitter: rattyburvil Instagram: rattyburvil Musicbrainz: fe9a723e-5d69-400d-a039-67837f024af7 Discogs: 2141486 Edit the value on Wikidata

Thomas Arthur Darvill (Birmingham, 1982ko ekainaren 17a - ) Ingalaterrako aktore bat da, Doctor Who telesailean Rory Williams pertsonaiaren rola betetzeagatik ezagutzen dena[1]. Antzerki musikaletan lan asko egindakoa da, hala aktore lanetan nola antzezlanetarako musika konposatzen.

Antzerki hastapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arthur Darvill Birminghamen jaio zen. Haren ama Ellie antzerkiko aktorea da eta Arthurrek maskara eta panpin artean pasa zuen haurtzeroa. Nigel aita musikaria da, Hammond organoa jotzen du.

10 urte zituela "Stage2 Youth Theatre Company" taldeko kidea izan zen, Tom Darvill izen artistikoaz aritu zen 2000 artean. 2001ean Fuego's Men talde propioa sortu zuen 19 urte zituela. Profesionalki Edmund Whiteren Terre Haute antzezlanean egin zuen debuta Edinburgh Festival Fringe jaialdian. 2007an Rob-en papera egin zuen Stacy monologoan eta The Times egunkariak "limurtzailea" gisa deskribatu zuen. Urte berean Swimming with Sharks antzezlanean hartu zuen parte Christian Slater, Helen Baxendale eta Matt Smithekin batera eta London Newcomer Award Sarietan izendapena jaso zuen Darvillek.

2008an egin zuen debuta telebistan He Kills Coppers eta 2010an Doctor Who telesailean Rory Williams izateko aukeratu zuten, 11. doktorea Matt Smith zela. 5. denboraldian ohiko aktorea izan zen, Amy Pond-en (Karen Gillan) mutil lagun urduria zen. 6. denboraldian protagonista bihurtu zen. 2012 artean izan zen bertan. 2012an Pond Life miniseriean ere protagonista izan zen paper berean, bost atal izan zituen miniserie honek.

Ondorengo lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doctor Who amaitu ondoren hainbat telesailetan aritu izan da, aipagarrienak Broadchurch, Paul Coates erreberendoa izanik[2], eta Legends of Tomorrow, Rip Hunter-ren rola betez, honetan ere denboran bidaiatzen zuen[3]. Zinemari dagokionez laburmetraiak egin ditu batez ere.

Antzerkia egiteari ez dio utzi eta musikalak egin izan ditu urtero. The Globe antzokian errepresentaturiko The Frontline (2008) eta The Lightning Child (2013) antzezlanetarako musika konposatu, eta bigarren honengatik Judge's Discretionary Award saria jaso zuen[4]. 2018an Paperlands musikalen elkartea sortu zuen.

Karen Gillan eta Arthur Darvill Doctor Who telesaileko bikotea.
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2008 Intangible Billy laburmetraia
2010 Sex & Drugs & Rock & Roll Mick Gallagher
Robin Hood Groom
Pelican Blood Cameron
2013 Crazy for You Charlie laburmetraiak
2014 Penguin Sam (ahotsa)
Captcha Mel
2018 In Wonderland Michael
Bertie Tom
Shut Up and Dig Ben
2021 People You May Know Adam
Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
2001 Sooty Tom
2008 He Kills Coppers PC Wallis Telefilmea
Little Dorrit Edward "Tip" Dorrit 7 atal
2010–2012 Doctor Who Rory Williams 27 atal
2012 Pond Life 5 atal
2013–2017 Broadchurch Paul Coates 23 atal
2013 The White Queen Henry Stafford 2 atal
2015 Danny and the Human Zoo Jonesy Telefilmea
2016–2018, 2021 Legends of Tomorrow Rip Hunter 35 atal
2019 Sticky Dr. Boot atal bakarra
World on Fire Vernon Hunter 3 atal
2020 Unprecedented Danny
2022 Grace Kit Bishop / Jecks atal bakarra
The Sandman Richard Madoc atal bakarra
Urtea Antzezlana Pertsonaia Oharrak
1996 Little Shop of Horrors Seymour Krelborn Midlands Arts Centre (Birmingham)
2006 Terre Haute Harrison Wildman Room, Assembly Rooms
Trafalgar Studios
2007 Stacy Rob Arcola Theatre
Swimming with Sharks Rex Vaudeville Theatre
2010 Marine Parade Christopher Old Market, Hove, East Sussex
2011 Doctor Faustus Mephistopheles Shakespeare's Globe
2012 Our Boys Parry Duchess Theatre
2013–2014 Once Guy Bernard B. Jacobs Theatre
Phoenix Theatre (Londres)
2014–2015 Treasure Island Long John Silver Royal National Theatre
National Theatre Live
2017 Honeymoon in Vegas Jack Singer London Palladium
2018 Genesis Inc. Miles / Abraham Hampstead Theatre
2019 Sweet Charity Oscar Donmar Warehouse
The Antipodes Dave Royal National Theatre
2021 Rare Earth Mettle Henry Finn Royal Court Theatre
2022 Oklahoma! Curly McLain Young Vic
Urtea Bideojokoa Pertsonaia Oharrak
2011 Doctor Who: The Gunpowder Plot Rory Williams (ahotsa)
2021 The Magnificent Trufflepigs Adam (ahotsa)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Raeside, Julia. (2012-09-15). «Doctor Who: Karen Gillan and Arthur Darvill on life with the timelord» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  2. «Arthur Darvill interview: 'I'm done with Doctor Who'» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  3. (Ingelesez) Kit, Borys; Kit, Borys. (2015-03-30). «CW’s ‘Flash’/’Arrow’ Spinoff Casts Time Traveler With ‘Doctor Who’ Alum» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  4. (Ingelesez) «What's on» Young Vic website (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]