Arthur Nikisch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosonszentmiklós (en) , Lébény (en) , Mosonmagyaróvár (en) , Bučovice eta Liptovský Mikuláš, 1855eko urriaren 12a |
Herrialdea | Alemania Hungaria Austria |
Heriotza | Leipzig, 1922ko urtarrilaren 23a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Südfriedhof Leipzig (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Performing Arts Vienna (en) 1873) |
Hizkuntzak | alemana hungariera |
Irakaslea(k) | Joseph Hellmesberger (en) Felix Otto Dessoff (mul) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, piano-jotzailea, unibertsitateko irakaslea eta musikagilea |
Lantokia(k) | Bučovice |
Enplegatzailea(k) | University of Music and Theatre Leipzig (en) |
Kidetza | Berlingo Orkestra Filarmonikoa |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | biolina pianoa |
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) |
Arthur Nikisch (Mosonszentmiklós, 1855eko urriaren 12a - Leipzig, 1922ko urtarrilaren 23a) hungariar orkestra-zuzendaria i,an zen.
1866an hasi zituen ikasketak Vienako Kontserbatorioan, eta Felix Otto Dessoff konpositorearen, Johann von Herbeck zuzendariaren eta Josef Hellmesberger biolinistaren eskolak jaso zituen, eta konposizioan, biolinean eta pianoan sariak irabazi zituen. Vienako Filarmonikan eta Bayreutheko Jaialdiaren inaugurazio saioan jo zuen.
Orkestra-zuzendari ospea lortu zuen. Leipzigeko Opera, Boston Symphony Orchestra, Berlingo Orkestra Filarmonikoa, Vienako Filarmonika, Concertgebouw Orchestra eta London Symphony Orchestra zuzendu zituen. Anton Brucknerren, Piotr Txaikovskiren, Ludwig van Beethovenen eta Franz Liszten lanaren interprete nabarmena izan zen. Johannes Brahmsek laudatu zuen Nikischek nola zuzendu zuen Laugarren sinfonia.