Artista haren museoan

The Artist in His Museum
Jatorria
Sortzailea(k)Charles Wilson Peale
Sorrera-urtea1822
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak2.635,3 (altuera) × 2.028,82 (zabalera) mm
Genero artistikoaAutorretratua eta erretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaPennsylvania Academy of the Fine Arts (en) Itzuli
BildumaPennsylvania Academy of the Fine Arts (en) Itzuli
Inbentarioa1878.1.2
Argumentu nagusiaCharles Wilson Pealea

Artista haren museoan, ingelesez The Artist in His Museum, Charles Willson Peale margolariak 1822an margotu zuen autoerretratua da.

Bere bizitzaren azken urteetan Pealek zazpi erretratu egin zituen; horien artean hau izan daiteke ezagunena. Irudi honetan margolaria bere museoan ikus daiteke. Pealek artea eta kultura gizarteratu nahi zuen eta horretarako museoak bultzatu nahi zituen, besteak beste, Peale´s Museum [1] eta Pennsylvania Academy of the Fine Arts

Lan honetan egile bera agertzen da museoaren elementu desberdinen aurrean: fosilak, animalia disekatuak eta beste dekorazio-elementuak. Finean, agertzen dena Ameriketako Estatu Batuetako lehen museoa izan zen.

Filadelfiako Akademiaren 150 urtemuga ospatzeko zigilua margolan honekin plazaratu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]