Artur Lundkvist | |||
---|---|---|---|
1968ko abenduaren 20a - 1991ko abenduaren 11 ← Gunnar Ekelöf (en) - Katarina Frostenson (mul) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Artur Nils Lundkvist | ||
Jaiotza | Q10606843 , 1906ko martxoaren 3a | ||
Herrialdea | Suedia | ||
Heriotza | Råsunda church parish (en) , 1991ko abenduaren 11 (85 urte) | ||
Hobiratze lekua | Solna cemetery (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Maria Wine (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa suediera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, idazlea, itzultzailea, film-zuzendaria eta film-muntatzailea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Suediar Akademia Fem unga (en) | ||
Artur Lundkvist (Perstorp udalerria, 1906ko martxoaren 3a - Solna, 1991ko abenduaren 11) suediar idazlea izan zen.
Baserriko semea zen, eta gaztetan egin zituen poema-liburuetan (Grina, 1928; Bizitza biluzia, 1929) primitibismoa du nabarmen. 1939an Ikaroren hegaldia argitaratu zuen, modernismo zalapartatsuari ateak zabaltzen dizkiona. Ondorengo lanetan, aldiz, gauzen logika izan zuen nagusi, alegia, inspirazioa aldatu egin zitzaion, zentzu politikoari dagokionez (sozial-demokraziarantz egin zuen). Vindingeren balsa (1956) lanean Kubako Iraultza aurreikusi zuen. Hala eta guztiz ere, denboraren joanean, gaztetako oparotasunak desagertu eta pesimismo beltza agertu zen. 1978an eleberri historikoko sail bat argitaratu zuen (Serklanderako esklaboak, 1978). 1984an, berriz, era autobiografikoan idatzitako eleberri bat argitaratu zuen, Bidaia ametsetan eta irudimenean, eritasun luze eta larri batean izandako esperientziak erakusten dituena. Eleberrigile izateaz gainera, literatura-kritikari gisa ere ezagutzen da Lundkvist.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artur Lundkvist |