Ashikaga Yoshiharu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1511ko apirilaren 2a |
Herrialdea | Japonia |
Heriotza | 1550eko maiatzaren 20a (39 urte) |
Familia | |
Aita | Ashikaga Yoshizumi |
Ama | Ako Hino |
Ezkontidea(k) | Keijuin (en) Daughter of Hisashi Odate (Concubine of Yoshiharu Ashikaga) (en) Haruto Isshiki's daughter (Yoshiharu Ashikaga's concubine) (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | Samuraia |
Gradua | Shogun |
Ashikaga Yoshiharu (japonieraz: 足利 義晴 , 1511ko apirilaren 2a-1550eko maiatzaren 20a) Ashikaga shogunerriko hamabigarren shoguna izan zen, eta 1521 eta 1546 bitartean gobernatu zuen Japonian. Hamaikagarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshizumiren semea izan zen.
1521ean, botere borroka bat egon zen Ashikaga Yoshitane eta Hosokawa Takakuniren artean, Yoshitanek Awaji uhartera ihes egin zuen, eta Yoshiharu shogun bihurtu zen, baina gobernari txotxongilo bat zen. Bere botere politiko faltak eta Kiototik kanpora jasaten zituen etengabeko kanporatzeek, 1546an kargua uztera behartu zuten, Miyoshi Nagayoshi eta Hosokawa Harumotoren arteko borroka baten erdian.
Bere oinordekoa, bere seme Ashikaga Yoshiteru izan zen. Bere beste semea, Ashikaga Yoshiaki ere, shoguna izan zen, shogunerri honetako hamabosgarren eta azkena.
Yoshiharu izan zen Japoniara 1542an iritsi ziren lehen europarrak hartu zituen shoguna.
Aurrekoa Ashikaga Yoshitane |
Ashikaga shogunerriko shoguna 1521-1546 |
Ondorengoa Ashikaga Yoshiteru |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ashikaga Yoshiharu |