Ashikaga Yoshihisa

Ashikaga Yoshihisa

Bizitza
Jaiotza1465eko abenduaren 11
Herrialdea Japonia
Heriotza1489ko apirilaren 26a (23 urte)
Heriotza modua: garuneko odoljarioa
Familia
AitaAshikaga Yoshimasa
AmaHino Tomiko
Ezkontidea(k)Shoun-in (en) Itzuli
Daughter of Tokudaiji Kōyu (Concubine of Yoshihisa Ashikaga) (en) Itzuli
Familia
Jarduerak
JarduerakSamuraia
GraduaShogun

Ashikaga Yoshihisa (japonieraz: 足利 義尚?, 1465eko abenduaren 11a-1489ko apirilaren 26a) Ashikaga shogunerriko bederatzigarren shoguna izan zen, eta 1473 eta 1489 bitartean gobernatu zuen Japonian. Shogunerri honetako zortzigarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshimasaren semea izan zen.

1464an, bere aitak, garai horretan ia 30 urte zituenak, oraindik semerik edo oinordekorik ez zuena, bere anaia txikia Ashikaga Yoshimi hartu zuen oinordekotzat. Baina, Yoshihisaren jaiotzak, 1467an Ōnineko gerran amaitu zen senide arteko gerra bat sorrarazi zuen, 11 urte iraungo zuena, Sengoku aroa abiaraziz, gerrengatik bereiztu zen aro bat. Gerra honen erdian, Yoshimasak bere kargua utzi zuen 1473an, shogun titulua, bere seme Yoshihisari emanez.

Ōnineko gerraren ondoren Ōmi probintziako daimyōa zen Rokkaku Takayorik, Gorte Inperialeko nobleenak ziren zenbait lurralde bereganatu zituen, tenplu eta santutegiekin gauza bera eginez. 1487an, Takayoriren aurkako kanpaina bat antolatu zuen, baina gaixotasun baten ondorioz hil zen 1489an, oinordekorik utzi gabe. Bere oinordekoa, bere lehengusu Ashikaga Yoshitane izan zen.


Aurrekoa
Ashikaga Yoshimasa
Ashikaga shogunerriko shoguna
1473-1489
Ondorengoa
Ashikaga Yoshitane
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ashikaga Yoshihisa Aldatu lotura Wikidatan