Asja Lācis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ķempji Parish (en) eta Līgatne, 1891ko urriaren 19a |
Herrialdea | Letonia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Riga, 1979ko azaroaren 21a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Rainis Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Bernhard Reich Jūlijs Lācis (en) (1914 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Russian State University for the Humanities (en) (1915 - |
Hizkuntzak | letoniera errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | errealizadorea, antzerki zuzendaria, antzerki aktorea, antzerki-kritikaria, theatre manager (en) eta aktorea |
Lantokia(k) | Riga eta Valmiera |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Bertolt Brecht, Walter Benjamin eta Vsevolod Meyerhold |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Asja Lācis, jaiotzean Anna Ernestowna Liepiņa (Lgartne, Letonia, 1891eko urriaren 19a - Riga, 1979ko azaroaren 21a) antzerki zuzendaria eta aktorea izan zen.
Ķempji izeneko etxaldean jaio zen, Letonian. Aita tapizatzailea zen bagoi-fabrika batean; ama, berriz, ehulea zen eta denda txiki bat zuen. Rigako bigarren eskolara joan ondoren, 1912tik hiru seihileko ikasi zituen San Petersburgoko Institutu Psiko-Neurologikoko Fakultate Nagusian. Berehala piztu zitzaion antzerki zaletasuna.[1]
San Petersburgon Vsévolod Meyerhold-ek (1874 - 1940ko otsailaren 2an exekutatua) zuzendu zuen, eta haren «konbentzio kontzientearen antzerkia» aukeratu zuen bere lanerako eredu gisa. Mayakovskiren abangoardiako lanean (1893 - Mosku, 1930) eta Nikolai Jewreinow zuzendariaren lanean ere interes handia izan zuen.
Hurrengo urtean Moskuko Νanjavskij Unibertsitatean hasi ziren ikasten. Fédor Komissarjevskiren estudioan hasi zen lanean 1916an.
Boltxebike egin zen, 1917ko urriko iraultzaren aldeko. Haren arabera, Haren arabera, «iraultzaren soldadu ona izan nahi zuen, eta bizitza norabide horretan aldatu; izan ere, kanpoan, bizitza eraldatu egiten zen, antzerkia kalera ateratzen zen eta kalea antzerkian sartzen zen».
1918an, Orelen haurrentzako antzerki proletario bat sortu zuen, eta zuzendari gisa lan egin zuen. Haurren irudimena erabiltzen duen inprobisazio-metodo bat garatu zuen.
1920an Letoniara itzuli zenean, Jülijs Lācisekin ezkondu zen, eta alaba bat izan zuen, Dagmara izenekoa. Rigako Langileen Antzokian aritu zen, inprobisazioa oinarri hartuta langile aktoreak zuzentzen. Leons Paegleren Mendeetako aurpegiak plaza batean aurkeztu ondoren, poliziak atxilotu egin zuen, eta behin libre utzita, Letoniatik irten behar izan zuen.
1922tik Berlinen bizi izan zen, eta han ezagutu zuen Bernhard Reich zuzendari austriarra, bere lankide berria izango zena, eta antzerkiko eta literaturako pertsonaia nabarmenekin lan egin zuen, besteak beste, Bertolt Brecht antzerkigilearekin (1898 - 1956).
Caprira joan zen alaba biriketako afekzio batetik sendatzera, eta han, 1924an, Walter Benjamin ezagutu zuen (1892 - 1940). Eta gero, berarekin batera, Napoliri buruzko artikulu bat argitaratu zuen Frankfurter Zeitung-en. Benjaminek Asjaren proiektua idazten lagundu zuen, haur proletarioentzako antzerki bat ezartzeko.
1925ean Asjak Deutsches Theater-en jo zuen La Dama de las Camelias-en, Bernhard Reich-en zuzendaritzapean.
1928an, Berlingo enbaxada sobietarreko Sail Komertzialeko Zinema Departamentuko burua izan zen. Ernst Toller espartakistarekin (1893 - 1939) eta Erwin Piscatorrekin (1893 - 1966) lan egin zuen Sobietar Batasunera egindako bidaietan. 1931n, Odesara joan zen, Piscatorren zuzendari laguntzaile gisa, Anna Seghers idazle komunista judu alemaniarraren (1900 - 1983) La Rebelión de los Pescadores de Santa Bárbara filmaren bertsio zinematografikoan.
Bertolt Brechten lana ezagunagoa egin zuen eta hortik aurrera zinemari ekin zion. 1932an Idazleen Fakultatean matrikulatu zen Moskuko Zinema Sobietarreko Institutuan. Hurrengo urtean Letoniako Skatuve antzokiko zuzendari izendatu zuten.
Asja KGBk atxilotu zuen eta Kazakhstanera deportatu zuten. Han, 1938tik 1948ra barneratuta egotera behartu zuten. Gero Letoniara itzuli zen eta Valmieran antzerki zuzendari gisa lan egin zuen.
50eko hamarkadan Brecht eta Piscatorrekin harremana berrezarri zuen eta letonieraz Brechten lanak antzeztu zituen. 1956an Alderdi Komunistan berriz onartua izan zen. 1958an erretiroa hartu ondoren, antzerki-kritikari gisa jarraitu zuen lanean.
1968an Berlin bisitatu zuen Bernhard Reichekin eta elkarrekin Rigara joan ziren bizitzera 1979an hil zen arte.
Bere errusierazko memoriak Krasnaya Gvozdika («Krabelin gorria») izenburuarekin argitaratu ziren 1984an.
Roser Amills idazle mallorcarrak Asja Lacisi buruzko eleberri bat argitaratu zuen 2017an.