Askapeneko Armada Sinbiotikoa | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | ALS eta SLA | |
Mota | alderdi politikoa eta erakunde terrorista | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
Ideologia | komunismoa eta maoismoa | |
Jarduera | ||
Kide kopurua | 16 | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1973 | |
Desagerpena | 1975 |
Askapeneko Armada Sinbiotikoa (ingelesez: Symbionese Liberation Army, SLA) Kalifornian 1973 inguruan sortutako gerrilla txiki bat izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako leku guztietako borrokalariekin antolatutako super-egitura gisa definitzen ziren, nahiz eta azken finean San Frantziskoko Berkeleyko Unibertsitateko dozena bat ikasle besterik ez ziren. Ideologikoki marxismo-leninismoa bultzatzen zuten, eta ultraortodoxoak ziren.
Haren sinboloa 7 burudun kobra zen eta izenak sinbiosiaren ideiari erreferentzia egiten zion[1]. Metrailadoreak, AK-47 fusilak eta, normalean, zianuro-burua zuten balak erabiltzen zituzten. Euren ideien artean sexu librea eta munduko osoko iraultza sozialista zeuden, Hirugarren Mundutik hasita, Baader Meinhof gerrillaren antzera. Gizartetik isolatutako taldea zen, eta FBIk erraz ikertu eta desegituratu zuen. Operazio horietako bat (maiatzaren 16a, Compton, Kalifornia) sarraskia izan zen, eta horrek ezker erradikalenaren eta ezkerreko unibertsitate-sektoreen protesta eragin zuen.
SLAren ekintzak Kaliforniako poliziaren aurkako atentatuetan eta lapurretetan oinarritzen ziren. Garrantzitsuenen artean, Hibernia Bankuaren lapurreta eta Markus Fosterren (Oaklandeko Eskolaniako zuzendaria) hilketa nabarmendu behar dira. William Randolph Hearsten ondorengoan zen Patty Hearsten bahiketa ere sonatua izan zen, euren taldera batu baitzen. 1974an jo zuen gorena taldeak, baina laster desegin zuten, kide gehienen heriotzarekin edo atxiloketarekin.