Astrea (mitologia) | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Dizea eta Nemesis |
Familia | |
Aita | Zeus eta Astreo |
Ama | Temis eta Eos |
Greziar mitologian, Astrea[1] (antzinako grezieraz: Ἀστραῖα), Jupiter eta Temisen alaba izan zen (edo Astreo eta Egunsentiarena zenbaitentzat), zuzentasunaren jainkosa. Urre Aroan bizi izan zen lurrean, baina Olinpora itzuli zen gizonak egindako lehen hilketa ikusita. Irudietan Ama Birjina bezala azaltzen da, esku batean balantza bat eta bestean galburua dituela.[2]