Atropa baetica | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Solanales |
Familia | Solanaceae |
Generoa | Atropa |
Espeziea | Atropa baetica Willkomm, 1852 |
Atropa baetica Solanaceae familiako landarea da, hegoaldeko Iberiar penintsulan eta iparraldeko Afrikako mendebaldean bizi dena. Generokidea den belaikirekin hainbat ezaugarri partekatzen ditu, adibidez, alkaloide asko izatea.
Landare glabra, iraunkorra eta errizomatosoa da, 170 zentimetroko altueraraino iristen dena, zurtoin tenteekin.[1] Hostoak peziolatuak dira, 13 x 7 zentimetrorainoko linboarekin, lobulatua, zorrotza, mukronatua. 10 milimetrorainoko kaliza eta korola, 25 milimetroko diametrokoa, kaliza baino bi aldiz luzeagoa gutxi gorabehera, horia. Fruituak 10 milimetroko baiak dira, globosoak, beltzak. Uztailean loratzen da.[2] Loreak bakartiak dira, forma infundibuliformea (inbutu formakoa) eta kanpai-formakoa duten korolak.
Andaluzia (Jaen, Cazorla mendilerroa[3] eta Malaga) eta Gaztela-Mantxa (Cuenca, Guadalajara) autonomia-erkidegoetan populazioak aurkitu dituzte.[4][5] Guadalajarako probintzian, Tajo Garaiko parke naturalean populazio bat ezagutzen da. Cuenca probintzian, Cuencako mendilerroan aurkitu dira belaikiarekin hibridatutako espezieak.
Oihanpean topa dezakegu, hegal lehor harritsu edo harritsuetan, eguzkitsu, kareharrizko lurzoru nahasi eta nitrifikatuetan, 900-2000 metroko altitudean.
Hamabost alkaloide ere identifikatu dituzten, eta erroetan dagoen eskopolamina nagusia da. Era berean, Atropa generoko espezie batzuen hostoek 1,8-zineol monoterpenoa izan dezakete, eta hori irenstea osasunerako arriskutsua izan daiteke.[6]
Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |