Attica kartzelako matxinada | |
---|---|
Mota | prison riot (en) bahituak hartze |
Denbora-tarte | 1971ko irailaren 9a - 1971ko irailaren 13a |
Data | 1971ko irailaren 9a |
Kokaleku | Attica Correctional Facility (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Pertsona hilak | 43 |
Attica kartzelako matxinada 1971ko irailaren 9an hasi zen, AEBetako Buffalo hirian, New York estatuan. Zaindariak bahitutzat hartuz, presoek espetxeko zuzendaritza beren gain hartu zuten.[1] Gertaerak Attica Correctional Facility espetxean eman ziren.
1971ko irailaren 09an, Attica kartzelako matxinada hasi zen, AEBetako Buffalo hirian. Euren eskubide politikoak aldarrikatu eta bizi baldintza duinak eskatzeko, 1.281 presok guardiak bahitu zituzten eta kartzelaren kontrolaren jabe egin ziren lau egunez. Nelson Rockefeller gobernatzaileak barruan sartzeko agindua eman zuen. Guardia Nazionalak 33 preso eta zenbait espetxezain hil zituen asaltoan; zaurituak 80 baino gehiago izan ziren. 2000. urtean epaile batek, Michael Telescak, presoei 8 milioi dolar ordaintzera zigortu zuen estatua, matxinadan zehar eta ondoren presoak torturatu izanagatik.[2][3]