Atxuri (Bilbo)

Artikulu hau Bilboko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atxuri».
Atxuri
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Auzotarraatxuritar
Geografia
Koordenatuak43°15′13″N 2°55′17″W / 43.2536°N 2.9214°W / 43.2536; -2.9214
Azalera0,18 km²
Garaiera17
Demografia
Biztanleria5.675 (2023)
Dentsitatea31.528 bizt/km²

Atxuri Bilboko auzoa da. Bilboko Ibaiondo barrutian kokaturik dago, 5.104 biztanle dauzka eta 17,79 hektareako azalera. Auzoa San Anton elizaren inguruan hedatzen da, Zazpikaleen ondoan. Bilboko auzorik zaharrenetarikoa da, eta Enkarnazioaren eliza ere bertan dago. Euskotrenen Donostia eta Durangorako trenaren hasiera Atxurin dago, Manuel Maria Smithek diseinaturiko geltokian.

Auzoaren Atxuri izena, haitz zuritik dator. Auzoa XVII. mendetik aurrera garatu zen Zazpikaleetatik kanpora Bilboko San Frantzisko eta Bilbo Zaharra bezalako auzoak bezala. Ordurarte Atxurin nekazarien baserri eta etxe bakanduak baino ez zeuden. XVIII. mendean hiriaren ospital berria Atxurin zabaldu zen, lehen aldiz gaixoak zeukaten gaixotasunaren arabera banatuz. 1908an behin ospitale berria Basurtun eraiki zela, ospitalearen eraikina ofizioen eskola bihurtu zen eta gaur egun Emilio Campuzano institutua da.

Auzoko beste eraikin garrantzitsu bat Atxuriko geltokiarena da. Manuel Maria Smith arkitekto getxoztarrak diseinatu zuen XX. mendearen hasieran. Donostia eta Bermeoko Euskotren konpainiako trenbideen abiapuntuko geltokia da. Horrez gain, Euskal Trenbide Sarea enpresa publikoaren egoitza bertan dago. 2007tik aurrera eraikitzen hasiko den "Metroaren Hirugarren Linea"ren proiektuarekin, Euskotreneko trenak geltokira ailegatzeari utziko diote, eta beste erabilpen bat bilatu beharko zaio geltokiari.

Garraio publikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Atxuriko geltokia (1912), Smith Ibarra arkitektoaren diseinua.

Bilbobuseko hamaika lineek egiten dute Atxuritik zehar doan ibilbidea. Bederatzi mota normaleko autobusak, mikrobus linea bat, eta gautxori bat.

Línea Ibilbidea Maiztasuna (min)
11 Deustu - Atxuri 30´
22 Sarrikue - Atxuri 15´ (12´ 12:30etatik 15:00etara)
40 Santutxu - Plaza Biribila 12'
50 Buia - Plaza Biribila 60'
56 Abusu - Jesusen Bihotza 10´
58 Mintegitxueta - Atxuri 15´
75 San Adrian - Atxuri 15´
77 Peñascal - Larreagaburu 12´
85 Zazpi Landa - Atxuri 20´
A2 Solokoetxe - Plaza Biribila 30´
G7 Larreagaburu - Plaza Biribila 60´

EuskoTrenen Ermua, Bermeo eta Donostiararteko trenbidearen hasierako geltokia Atxuriko geltokian dago. Geltokia eta trenbideez gain, bezeroentzako harrera zerbitzua eta EuskoTren bulegoak daude, Manuel Maria Smith arkitektoak diseinaturiko eraikin honetan.

Dena den, Bilboko metroaren hirugarren linearen eraikitzearekin batera, Etxebarri eta Atxuri artean trenbideak egiten duen ibilbidea Bilbo ipar-ekialdeko auzoetan zehar desbideratuko da, eta trenbidearen tokia EuskoTranen Bilboko linearen luzapen bat bilakatuko da.

Kale garrantzitsuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]