Audioaseinale akustikoa da, analogikoa izan daitekeena, baina elektronikoki gorde eta erabiltzen dena. Seinale hori doitu egiten da normalean gizakiok entzun ahal dugun frekuentziara, hau da, 20 eta 20.000 Hz-ren artera, hamar oktaba,(adibidez piano batek zortzi zortzidun edo oktaba ditu). Soinua errealitatean gertatzen den elementu fisiko bat da: uhin bat gure belarrietan presio bat sortzen duena. Seinale hori elektromagnetikoki grabatu egiten da.
Kodifikatzeko modua: Uhin fisikoa, mikrofono baten bidez, uhin elektromagnetiko bihurtzen da. Baina seinale analogikotik digitalera pasatzeko kaptura prozesu bat egin behar da.
Aspaldi nola grabatzen zuten soinua zigilu honetan ikus dezakegu: 1977an ehungarren urtemuga ospatzean ateratako posta-zigilua da, Estatu Batuetan argitaratua.
Gaur egun Audacity moduko programekin kapturatzen, editatzen eta esportatzen da audio seinalea: erraz eta arin.
Gaur egun soinuakgrabatu, nahastu eta editatu egiten dira, gero gordetzeko eta partekatzeko audio fitxategiak erabiliz.
Audio fitxategiak hainbat formatutan gorde eta editatu daitezke. Audio formatu ireki ezagunenak:
ALAC — lossless audio codec, galera gutxiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu, hasieran Apple Inc. enpresaren formatu jabeduna zena, geroago liberatua.
Musepack — galera txitxiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu.
Ogg — Batzen ditu Vorbis, FLAC, Speex eta Opus (audio formatuak) & Theora (bideo formatua). Formatu horiek guztiak irekiak dira.
Opus Bideokonferentzia eta zuzeneko entzuketetan erabiltzen den galerako konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu IETF erakundeak sortua. VOIP motako bideokonferentzietan erabilia audioa konprimitzeko eta Interneten zuzenean entzuteko. Audioa besterik ez.
Speex — galera txikiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu, diskurtsoen fitxategiak gordetzeko erabili izan dena.