Auf der anderen Seite (euskaraz: «beste aldean») 2007ko Fatih Akın turko-alemaniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Ali Aksu Alemanian bizi den agure turkiarra da. Prostituta turkiar bat, Yeter, behin baino gehiagotan bisitatu ondoren, prostituzioa utzi eta berarekin bizitzera joateko proposatu zion, han irabazten duen gauza bera ordainduko diola aginduz. Yeterrek integrista islamiko batzuek prostituzioari uzten ez badu hilko zutela mehatxatu ondoren, proposamena onartuko du. Aliren etxean Nejat ezagutuko du, haren semea, Hanburgoko Unibertsitateko literatura irakaslea. Gau horretan bertan, Alik bihotzekoa du.
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |