Augrabies ur-jauziak | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 595 m |
Mota | ur-jauzi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 28°35′29″S 20°20′27″E / 28.5914°S 20.3408°E |
Honen parte da | Orange |
Estatu burujabe | ![]() |
Hegoafrikako probintzia | ![]() |
Babestutako-eremua | Augrabies Falls National Park (en) ![]() |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Orange River basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 3.368 m³/s |
Augrabies ur-jauziak (afrikaansez: Augrabieswaterval) Hegoafrika ipar-mendebaldean dagoen ur-jauzi multzo bat da. KaiǃGarib udalerriaren barruan daude eta inguruan Augrabies Falls Parke Nazionala eratu zen 1966. urtean.[1]
Han bizi den Khoikhoi leinuak Ankoerebis izena jarri zioten, "zarata handiko tokia" esan nahi du. Hara iritsi ziren trekboer europarrek ulertutako izenetik "Augrabies" izendatu zuten.[2]
Orange ibaiak sortzen ditu ur-jauzi hauek[3]. Arroka biluzizko arroilean behera erortzen diren ur-jauzi ugarik osatzen dute. 56 metrotako altuera[3] eta 24 metrotako zabalera dute eta batzuetan ur-kopuru izugarria erortzen da. 1998ko uholdeetan esate baterako 7.800 m3 eraman zituen ur-jauziak, Niagarako ur-jauzi ezagunek puntu gorenean baino hiru aldiz gehiago.
Ur-jauzi hauek sortu duten arroilak 240 metrotako sakonera du eta 18 kilometrotan luzatzen da.
Kondaira batek dio ur-jauzien azpiko putzua diamantez beteta dagoela, Orange ibaiak urrunetik bertaraino ekarri dituenak.
Beste kondaira batek dio Grootslang izena duen suge itxurako munstro bat bizi dela putzu hartan.[4]