Aulularia | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Plauto |
Izenburua | Aulularia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fabula palliata (en) |
Hizkuntza | latina |
Aulularia[1] edo Lapikotxoarena[2] Plauto autore latindarraren komedia bat da. Komedia Atenasen dago girotuta, idazlanaren hasierako oharrean adierazten den bezala. Honek, Plautoren komedietan ohikoa den bezala, argi uzten du greziar ereduarekin duen lotura zuzena.
Euklion agure bat da, Fedra izeneko alaba bat duena. Komedia hitzaurre batekin hasten da, non senide batek Euklionek bere etxean urrez betetako lapikoa nola topatu zuen eta nola itsutu zen lapikua mehatxuetatik babesten azaltzen du.
Euklionek jakin gabe, Fedra haurdun dago, Likonides izeneko gazte batengatik.
Euklion bere alaba bere auzokide aberats batekin ezkontzearekin tematuta dago, Megadoro izeneko agure batekin. Megadoro Likonidesen osaba da.
Likonidesen esklabuak lapikua lapurtzea lortzen du. Likonidesek Euklioni aitortzen dio bera dela Fedraren semearen aita.
Komedia bakarrizketa itxurako hitzaurre batekin hasten da, komediatik at geratzen dena, pertsonaia ez baita koherentea obrarekiko. Hitzaurrearen luzerak argi uzten du sarrera besterik ez dela. Hitzaurreak funtzio hirukoitza du, obraren gorputzarekin zuzenki lotzen dena.
Batetik, komediaren argumentuaren berri ematen da hitzaurrean, ikusleen interesa eta jakinmina bilatu asmoz. Gai nagusiak mahaigaineratzen dira, neskatilaren inguruko maitasun kontuak eta urrez betetako lapikotxoaren inguruko interesa kasu.
Bigarrenik, pertsonaia nagusiak aurkezten dira laburki. Hala, oholtzaratu orduko nortasun jakin bat dute pertsonaiek eta ikusleek elkarrizketa eta gertaera guztiak hobeki uler ditzakete.
Azkenik, hitzaurrean kontserbatutako komediaren zatian azaltzen ez diren ala aipatu soilik egiten diren gertaerak laburbiltzen dira. Adibidez, hitzaurrean soilik ematen da Zeresen omenezko gaubelan gertatzen den bi gazteen arteko topaketa. Lapikoaren historiaren berri ere hemen bakarrik ematen da, komedia bere testuinguruan kokatzeko, ez baitu garrantziarik hortik haratago obraren garapenean.
Ikus Komedia erromatarreko pertsonaia komunak
Denbora luzez uste izan zen Aulularia komedia Menandroren Dyskolos izeneko lanaren egokitzapena zela. Hala ere, 1958an, papiro bat aurkitu zuten, lan hau ia osorik zuena. Hau aztertuta, ondorioztatu da Aulularia ez zegoela, zuzenean bederen, Dyskolos obrarekin lotuta.