Auraicept na n-Éces

Auraicept na n-Éces
Jatorria
Argitaratze-dataVII. mendea
Ezaugarriak
HizkuntzaIrlandera zaharra

Auraicept na n-Éces ((Eskoziako gaeleraz), irlanderaz: Uraiceacht na nÉigeas) irlandera zaharrean idatzitako testu bat da, hizkuntza eta gramatikari buruz. Denbora luzez pentsatu da VII. mendeko irlandar gramatikarien lana zela[1], Longarad izeneko ikerlari baten idatzia. Testuaren muina, ziurrenik, VII. mendekoa da[2], baina hortik aurrera beste material asko gehitu zitzaion data horren eta gaur egun ezagutzen den kopiarik zaharrena egin zen arten, XII. mendean. VII. mendekoa izango balitz, herri-hizkuntzaren aldeko lehen defentsa testua izango litzateke, Latinaren gainetik irlandera defendatuz, Danteren De vulgari eloquentia baino 600 urte lehenago idatzia eta Chernorizets Hrabarren O pismeneh baino 200 urte lehenago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Auraicept na nÉces» Oxford Reference  doi:10.1093/oi/authority.20110803095434495. (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  2. «Auraicept na n-éces • CODECS: Online Database and e-Resources for Celtic Studies» codecs.vanhamel.nl (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]