Aurora hori | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Pieridae |
Leinua | Anthocharini |
Generoa | Anthocharis |
Espeziea | Anthocharis euphenoides Staudinger, 1869 |
Banaketa mapa | |
Aurora horia (Anthocharis euphenoides) Pieridae familiako lepidopteroen espezie bat da, Europa hego-mendebaldean aurkitzen dena, Iberiar penintsulan, Frantzian eta Italian batez ere. Itsasmailatik 1.800 metrotako altuerara aurki daiteke.
Tamaina ertaineko tximeleta da, 30-40 mm-ko hegal-zabalera du[1]. Sexu dimorfismoa agertzen duen tximeleta da. Arrak kolore hori bizia du eta hego puntak laranja kolorekoak ditu. Emea aldiz zuria da eta hegalen puntan kolore laranja eta marroia ditu. Hegal bakoitzean puntu beltz bana ere baditu[2]. Hegalen azpialdea sexu bietan horia da eta oliba koloreko orbainak ditu.
Beldarra gris-urdinxka da eta puntu beltzak ditu. Bizkarraldean lerro hori bat dauka. Beldarraren azpialdea ere horia da. Gorputz guztian ile motzak ditu ez oso sarriak.
Tximeletak apirila eta uztaila artean ikusten dira hegan. Ondoren arrautzak jarri eta beldarra jaiotzen da. Biscutella laevigata eta Biscutella auriculata landareetaz eliatzen da[1]. Negua pupa eran hibernatuz igarotzen du.