1882an Southern Rugby Football Union sortu zen 1892an etaurte berean Zeelanda Berrian bira bat egin zuen hango taldeen aurka. 1899an British and Irish Lions uharte britanikoetako selekzioa etorri zen Australiara eta orduan jokatu zuen lehen aldiz Australiako selekzioa, bai eta erraz irabzi ere, 13-3.
1907an Hegoaldeko Gales Berriko liga eratu zen eta hurrengo urtean bertako jokalariek osaturiko selekzio bat Ingalaterrara eorri zen partidak jokatzera. Kazetari ingelesek "untxiak" ezizena ipini zieten, baina australiarrek "wallabiak" nahiago izan zuten. 1932an, Bledisloe Kopa hasi zen jokatzen Australiako eta Zeelanda Berriko selekzioen artean. Bi urtetik behin jokatzen zen eta gehienetan Zeelanda Berria nagusitu zen.
Selekzioaren garai onena 1990eko hamarkadan hasi zen. Bost Bledisloe Kopa jarraian irabazteaz gain, Munduko bi Errugbi Kopa ere irabazi zituen, biak ere Europan jokaturikoak.
XXI mendean ere emaitza bikainak lortu ditu, besteak beste palmaresean dituen lau Rugby Championship txapelketak, azkena 2015ekoa. Hego Afrikaren aurka jokatzen duen Mandela Challenge Plate txapelketan ere nagusi da. 2011ean hirugarren egin zuen Munduko Txapelketan eta 2015eko Txapelketan finalera iritsi zen baina Zeelanda Berriak irabazi zuen kopa.
Hasierako urteetan hainbat kolore erabili izan zituen baina gehienetan elastiko urdin argia eta galtza urdinak erabili izan zituen. Australiako amateur taldeak elastiko horia eta galtza berdeak erabiltzen zituen eta 1928an Australiaren kolore ofizialak izatea erabaki zen. Hurrengo urtean ordea Zeelanda Berriaren aurka jokatzerakoan kolore berdeko elastikoa erabili zuen eta hurrengo hamarkadetan berdearekin jarraitu zuen. 1961 urtean hartu ziren gaur egungo koloreak, txapelketetan Hegoafrikako selekziotik bereizteko.