Austriako euro txanponak aurkian Austriako Errepublikari dagozkion ikur eta irudi nazionalak dituzten euro txanponak dira. Austriako Münze Österreich txanpon-etxeak egiten ditu. 1999ko urtarrilaren 1etik daude zirkulazioan; alegia, Austriak euroa diru ofizialtzat hartu zuenean austriar txelinaren ordez. Diru-aldaketa egiteko Europako Banku Zentralak 13,7603 austriar txelinetan ezarri zuen euroaren kanbio-tasa.[1][2]
Balioa | Motiboa | Irudia |
---|---|---|
0,01 € | Errosta edo gentziana. | |
0,02 € | Elur-lorea. | |
0,05 € | Udaberri-lorea. | |
0,10 € | Vienako Doneztebe katedrala, arkitektura gotikoaren eredua. | |
0,20 € | Vienako Belvedere jauregia, arkitektura barrokoaren eredua. | |
0,50 € | Vienako Sezesioaren eraikina, Art Nouveauaren eredua. | |
1,00 € | Wolfgang Amadeus Mozart musikagilea. | |
2,00 € | Bertha von Suttner idazlea eta bakezalea, 1905eko Bakearen Nobel sariduna. | |
2,00 €-ko txanponaren ertza |
Irudia | Urtea | Motiboa | Txanpon-aleak | Jaulkitze-data | Grabatzailea |
---|---|---|---|---|---|
Austriako Estatu Itunaren 50. urteurrena. | 7.000.000 | 2005eko maiatzaren 11n | Helmut Andexlinger[3] | ||
Erromako Itunaren 50. urteurrena (jaulkipen komuna). | 9.000.000 | 2007ko martxoaren 25ean | Luc Luycx[4] | ||
Europar Batasuneko Ekonomia eta Diru Batasunaren 10. urteurrena (jaulkipen komuna). | 5.000.000 | 2009ko urtarrilaren 2an | Georgios Stamatopoulos[5] | ||
Euro billeteen eta txanponen zirkulazioaren 10. urteurrena (jaulkipen komuna). | 11.300.000 | 2012ko urtarrilaren 2an | Helmut Andexlinger[6] | ||
Europako banderaren 30. urteurrena (jaulkipen komuna). | 2.500.000 | 2015eko urriaren 30ean | Georgios Stamatopoulos[7] | ||
Austriako Banku Nazionalaren 200. urteurrena. | 16.000.000 | 2016ko urtarrilaren 18an | Herbert Wähner[8] | ||
Austria Alemaneko Errepublikaren 100. urteurrena. | 18.100.100 | 2018ko urtarrilaren 2an[9] | ? |