Autistic Self Advocacy Network

Autistic Self Advocacy Network
Nothing About Us, Without Us!
Datuak
Motairabazteko asmorik gabeko erakundea
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
Zuzendari exekutiboaJulia Bascom
Egoitza nagusi
Legezko forma501(c)(3) organization (en) Itzuli
Ekonomia
Aktiboak4.321.062 $ (2022)
Diru-sarrerak1.014.159 $ (2019)
Historia
Sorrera2006
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: AutisticAdvocacy Twitter: autselfadvocacy LinkedIn: autistic-self-advocacy-network Edit the value on Wikidata

Autistic Self Advocacy Network (ASAN) 2006an sortutako erakunde estatubatuarra da. Pertsona autistak haiei eragiten dieten erabakietan sartzea defendatzen du, besteak beste: legedia, komunikabideetan irudikatzea eta pertsona desgaituentzako zerbitzuak garatzea. Egoitza nagusia Washingtonen dago.

Erakundeak komunitatearen antolakuntza, autodefentsarako laguntza eta eta heziketa eskaintzen ditu, eta heldu autistek zuzentzen dute[1]. ASANen eginkizunaren adierazpenak dio pertsona autistak beste guztien eskubide berdinak dituztela eta gizarteko kide garrantzitsuak eta beharrezkoak direla[2]. ASANek 25 tokiko bulegoz osatutako sarea mantentzen du Ameriketako Estatu Batuetan eta hiru bulego afiliatu ditu Kanadan eta Australian[3][4].

Ari Ne'emanek eta Scott Michael Robertsonek ASAN sortu zuten 2006ko azaroaren 13an[5][6]. 2009rako, erakundeak 15 bulego zituen[6].

Hasierako ekintzak batez ere hezkuntza berezian gaitzespenen, murrizketa eta isolamenduaren erabileraren aurka borrokatzera bideratu zituzten[7][8]. 2007ko abenduan, Autism Speaks erakundearen eta NYU Child Study Centerren aurkako kanpaina publikoa jarri zuten martxan, autismoa, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa eta elikadura-portaeraren nahasmenduak haurrak bahitzen dituzten gaizkileekin alderatzeagatik[9][10]. Kanpaina honi esker, ASAN eta neuroaniztasunaren aldeko mugimendua ezagun egin ziren[11][12]. ASANek Autism Speaksen aurkako protestan jarraitzen du[13].

2016ko uztailaren 18an, Ari Ne'emanek iragarri zuen ASANeko presidente kargua utziko zuela eta 2017 hasieran Julia Bascomek ordezkatuko zuela[14].

2020an, ASANek Judge Rotenberg Centerren aurkako adierazpen bat argitaratu zuen deskarga elektrikoko gailuak erabiltzeagatik[15].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Sommer, Allison Kaplan. «Autistic Self-advocate and Obama Appointee Ari Ne'eman Wins $100,000 Ruderman Prize» Haaretz 2015-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  2. (Ingelesez) «About ASAN» Autistic Self Advocacy Network jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-05-04) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  3. (Ingelesez) Johnson, James A. «Gifted, Challenged» Newport Daily News 2012-03-20 (Noiz kontsultatua: 2016-03-01).
  4. (Ingelesez) «Chapters» Autistic Self Advocacy Network jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-04-02) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  5. (Ingelesez) Heim, Joe. «Just Asking: Ari Ne'eman, Co-Founder of the Autistic Self Advocacy Network (Posted 2015-03-05 16:02:32) ; 'We're in a Position to Fight Back,' Says Obama Appointee» The Washington Post 2015-03-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-11-18) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  6. a b (Ingelesez) Wallis, Claudia. «A Powerful Identity, a Vanishing Diagnosis» The New York Times 2009-11-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-07-21) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  7. (Ingelesez) «ACTION ALERT: Autistic Six-Year-Old Charged with Assault» Autistic Self Advocacy Network 2007-09-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-06-05) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  8. (Ingelesez) Diament, Michelle. «Senators Propose Revised Restraint And Seclusion Bill» Disability Scoop 2010-10-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-15) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  9. (Ingelesez) Warner, Judith. «Marketing Disorder» The New York Times 2007-12-20 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-05) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  10. (Ingelesez) Solomon, Andrew. «The Autism Rights Movement» New York Magazine 2008-05-25 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-05-27) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  11. (Ingelesez) «An Urgent Call to Action: Tell NYU Child Study Center to Abandon Stereotypes Against People With Disabilities» Autistic Self Advocacy Network 2007-12-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-06-04) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  12. (Ingelesez) Kras, Joseph F. (2010). «The 'Ransom Notes' Affair: When the Neurodiversity Movement Came of Age» Disability Studies Quarterly 30 (1) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-04) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  13. (Ingelesez) Reynolds, Brandon R. «Changing Minds: Advocates Reshape How We Think About Autism» SF Weekly 2012-10-31 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-02-07) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  14. (Ingelesez) Ne’eman, Ari. «A Message from ASAN President Ari Ne’eman» Autistic Self Advocacy Network 2016-07-18 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-08-17) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  15. (Ingelesez) «ASAN Welcomes Ban of Electric Shock Torture» Autistic Self Advocacy Network 2020-03-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-03-24) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]