Autoerretratua (Rafael)

Autoerretratua (Rafael)
Jatorria
Sortzailea(k)Rafael
Sorrera-urtea1500(e)ko hamarkada
MugimenduaGoi Pizkundea
Ezaugarriak
Materiala(k)tenpera pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak47,5 (altuera) × 33 (zabalera) cm
Genero artistikoaAutorretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaGalleria Palatina (en) Itzuli
BildumaGalleria Palatina (en) Itzuli eta Uffizi Galeria
Inbentarioa1706
Argumentu nagusiaRafaela

Autoerretratua (italieraz: Autoritratto) Rafael Sanzio artista errenazentista italiarrak 1504-1506 artean egindako margolana da. Taula gaineko olio-pintura da. Dimentsioak 47,5 zm. x 33 zm.koa. Florentziako Uffizi Galerian erakusten da, Italian.[1]

Margolariaren autoerretratu bakanetako bat da, eta bakarrik agertzen den olio teknika erabilizko bakarra. Eskuarki onartua dago Rafaelen bere lehen etapa florentziarrean irudikatzen duela, oraindik Pietro Peruginoren ikasle zelarik. Dena dela, bada ere beste hipotesia, hau da, Atenasko Eskola margolanean agertzen den erretratuaren bertsioa dela. Hipotesi honen arabera, 1509an Erroman izan zuen garaiaren hasierakoa bezain berantiarra izan zitekeen.[2]

Bere aurkikuntza artearen historian 1631n egin zen, Urbinoko Ducal Bilduman zegoenean. Jakina da 1890ean Uffizi galerian zegoela, eta han egon da geroztik.[3]

Lanak "sinpleki jantzitako gazte bat" bezala aurkezten du Rafael, "segurtasunik gabeko konposturaz eta ezaugarri fin eta malenkoniatsuz". Kolore ilunek inpresio horiek indartzen dituzte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pierluigi De Vecchi, Raffaello, Rizzoli, Milan, 1975.
  2. Girardi, Monica, Rafael: La búsqueda de la perfección y la ternura de la naturaleza (1999) Electa. Gaztelaniazko itzulpena: Víctor Gallego. 9.or.
  3. https://www.uffizi.it/en/artworks/raphael-self-portrait

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]