Autofelazioa gizonezkoen masturbazio mota bat da, nork bere zakila ahoarekin kitzikatzean datzana. Sexu-ekintza hiri kondaira bat dela esan ohi da, berau egiteko zailtasuna dela eta. Hala ere, badaude egiteko adina malgutasun duten gizonezkoak[1].
Emakumezkoen kasuan ez da dokumentatu autocunnilingusa egin duen inor.
Autofelazioa antzinatik ezagutzen den sexu ekintza da. David Lorton egiptologoaren arabera, Antzinako Egiptoko zenbait testuk autofelazioa aipatzen dute hango erlijioaren testuinguruan, bai jainkoen eta bai haien jarraitzaileen artean.[2]
Michel Foucaultek Artemidorusen Oneirocritica aipatzen du, non praktika hau "norberaren sexu organoa norberaren ahoan" sartzea dela esaten den, "norberarekin harremanak edukitzeko" hiru moduetako bat. Artemidorusen ustez, honelako ekintza "antinaturalaren" ametsek norberaren umearen heriotza, bere bikotearena edo pobrezia osoarena dakarte[3].
Oso gizonezko gutxik dute malgutasun nahiko eta, aldi berean, zakil handia horrelako ekintza segurtasunez egin ahal izateko. Hala ere, malgutasuna handitu daiteke bai grabitazio bidezko posturekin, bai eta gimnasia, kontortsio edo yogaren bidez. Craig Bartlek eta Alfred Charles Kenseyk kalkulatu zuten gizonezkoen %1 baino ez dela gai bere zakila ahoarekin ikutzeko, eta soilik mila gizonetik bizpahiruk dutela gaitasuna autofelazio oso bat egiteko[4].
Autofelazioa pornografiako gai bat da[5][6][7]. Oso filma pornografiko gutxik erakusten dute benetako autofelazio bat, baina Ron Jeremy aktorea, adibidez, gai zen egiteko, eta 1970ko hamarkadan agertu zen hainbat filmetan[8][9]. Scott O'Hara, Cole Youngblood, Steve Holmes, eta Ricky Martinez ere agertu dira filmetan praktika hau egiten.