Autonomismo edo lurralde-autonomismo eskualde edo nazio baten autonomia eta deszentralizazioa bultzatzen dituen ideologia politikoa da. Berez ez da federalismoaren kontrakoa, askotan lotura estua baitute. Gainera, burujabetzak berekin dakar autonomismoa, baina ez alderantziz.
Kanadako Action démocratique du Québec (Quebec), Txinako Associação de Macau Novo (Macao), Frantziako Parti progressiste martiniquais (Martinika) , Italiako Lega Nord (iparraldeko Italia) edo Estatu Batuetako Partido Popular Democrático (Puerto Rico) alderdi autonomistak dira.
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |