Autran Dourado | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Waldomiro Freitas Autran Dourado |
Jaiotza | Patos de Minas, 1926ko urtarrilaren 18a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Rio de Janeiro, 2012ko irailaren 30a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Universidade Federal de Minas Gerais |
Hizkuntzak | brasildar portugesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta eleberrigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() |
Waldomiro Freitas Autran Dourado (Patos de Minas, 1926ko urtarrilaren 18a – Rio de Janeiro, 2012ko irailaren 30a) brasildar eleberrigilea izan zen.
Minas Gerais estatuan jaio zen eta Juscelino Kubitschek presidentearen prentsa idazkaria izan zen.
Bere jaioterria barrokoaren antzeko estiloan idatzitako eleberri gehienen eszenatokia da, forma literarioari eta hitz eta esamolde ilunen erabilerari arreta berezia eskainiz. Herrialdearen barnealdeko eta meatze-herrietako bizitza islatu zuen. William Faulknerrek eraginda, Duas Pontes hiri imaginarioa sortu zuen.
1992an Jabuti saria jaso zuen eta 2000. urtean Camões saria.