Avisa Relation oder Zeitung | |
---|---|
Mota | aldizkako argitalpen |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | aleman |
Avisa Relation oder Zeitung munduko lehen egunkarietako bat izan zen. Wolfenbüttel-en (Alemania) argitaratu zen 1609an. inprimatzailea / argitaratzailea Lucas Schulte zen. Lehenengo edizioak dio hainbat herrialdetako berriak urte horretako urtarrilaren 15era arte bildu zirela. Uste da data horretan edo gertuko batean inprimatu zela. [1]
Zenbait liburutan Avisa munduko lehen egunkari gisa aipatzen da. [2] 2005. urtea baino lehen eztabaida sortu zen Avisa ala Relation aller Fürnemmen und gedenckwürdigen Historien, Johann Carolus-ek Estrasburgon inprimatutakoa, zein lehenago argitaratua izan zenari buruz. Uste zen biek 1609an hasi zituztela beren argitalpenak. 2005ean aurkitutako froga berriek, ordea, erlazioa 1605 inguruan hasi zela iradokitzen dute. [3] Avisaren azken edizioa 1632ko abenduaren 15ean agertu zen seguruenik.
Bestelako ikuspegia dago, Avisa eta Relation egunkari gisa zentzu formalean hartzen ez dituena. Stanley Morison bezalako historialariek[1] albiste liburuak (astero liburu formatuan argitaratzen direnak) eta geroagoko egunkari handiak bereizten dituzte.