Axioi | |
---|---|
Elkarreraginak | grabitazio eta elkarrekintza elektromagnetiko |
Aurkitua |
Axioia 1977ko Peccei–Quinn teorian kromodinamika kuantikoaren CP gogorraren arazoa ebazteko postulatu zen funtsezko partikula hipotetikoa da. Baldin eta axioiak existituko balira eta hauek tarte mugatu batean masa txikia izango balute, orduan materia ilun hotzaren osagai posibleetako bihurtuko lirateke.[1]
Partikularen izendapena Frank Wilczek estatubatuar fisikari teoriko eta matematikari otu zitzaion Roberto Peccei eta Helen Quinnen ikerketa-dokumentua irakurri eta gero. Axioi izena garbitegian behin ikusi zuen Axion izeneko detergente batetik hartu zuen bi arrazoigatik. Batetik, bere ustez partikula baten izendapenaren antza zuen izen gogoraerraza zen. Bestetik, partikula berezi horrek ardatz-korronteen (edo korronte axialak) problema ebazten zuen.[2]