Azido 2,4,5-triklorofenoxiazetiko

Azido 2,4,5-triklorofenoxiazetiko
Formula kimikoaC8H5Cl3O3
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Motaazido karboxiliko, Eterrak eta polyhalogenated compound (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,8 g/cm³ (20 °C)
Disolbagarritasuna0,03 g/100 g (ur, 25 °C)
Fusio-puntua153 °C
Lurrun-presioa0 mmHg (20 °C)
Masa molekularra253,93 Da
Arriskuak
Denboran ponderatutako esposizio muga10 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak)
IDLH250 mg/m³
Eragin dezake2,4,5-trichlorophenoxyacetic acid exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeySMYMJHWAQXWPDB-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia93-76-5
ChemSpider1435
PubChem1480
Reaxys2055620
Gmelin27903
ChEBI434052
ChEMBLCHEMBL194458
RTECS zenbakiaAJ8400000
ZVG11010
DSSTox zenbakiaAJ8400000
EC zenbakia202-273-3
ECHA100.002.068
MeSHD015085
Human Metabolome DatabaseHMDB0245475
UNII9Q963S4YMX
KEGGC07100
PDB LigandF52

Azido 2,4,5-triklorofenoxiazetikoa edo 2,4,5-T konposatu organiko aromatikoa da, C6H2Cl3OCH2COOH formula duena azido karboxilikoen familiakoa. Halaber, auxina sintetikoa da. Kolore arre zurbileko solidoa da[1].

Herbizida eta defoliante gisa erabilpen zabala izan zuen nekazaritzan harik eta 1970eko hamarkadan erabilera mugatu zen arte bere toxikotasuna medio[2]. 2004ean Rotterdamgo Hitzarmenak bere produkzioa, erabilera eta komertzializazioa debekatu zuen[3].

Azido 2,4,5-triklorofenoxiazetikoa 2,4,5-triklorofenola azido kloroazetikoarekin erreakzionaraziz sintetizatzen zen. Sintesi-prozesuan 2,3,4,7-tetraklorodibentzo-p-dioxina (TCDD) ere lortzen da ez-purutasun gisa. Horren proportzioa prozesuaren tenperaturaren menpe izango da. TCDD poluitzaile organiko iraunkorra eta oso toxikoa da.

Nekazaritzan usatua izateaz gain, gerra-egoeratan ere baliatu da. Izan ere, azido 2,4-diklorofenoxiazetikoarekin 1:1 proportzioan nahasturik Vietnamgo Gerran (AEBk) eta Malaysiar Emergentzia (Erresuma Batuak) erabilitako agente laranja izenekoa osatzen du[4]. Horren erabilerak milaka biktima eragin zuen Vietnamen, tartean malformazioekin jaiotako umeak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) PubChem. «2,4,5-Trichlorophenoxyacetic acid» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
  2. (Ingelesez) «2,4,5-T - IDLH | NIOSH | CDC» www.cdc.gov 2020-03-04 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
  3. Osasunerako eta ingurumenerako arriskutsuak diren hamalau plagizida Rotterdameko Hitzarmenean sartuko dira. | Consumer. 2004-09-24 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
  4. (Ingelesez) PubChem. «Agent orange» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]