Azido seleniko

Azido seleniko
Formula kimikoaH2O4Se
SMILES kanonikoa[Se(=O)(=O)O&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[Se(=O)(=O)O 3D eredua]
Konposizioahidrogeno, oxigeno eta selenio
Motaanioi
Masa molekularra145,91183 Da
Erabilera
RolaAntioxidatzaile, trace metal (en) Itzuli eta primary metabolite (en) Itzuli
Arriskuak
NFPA 704
0
3
2
Identifikatzaileak
InChlKeyQYHFIVBSNOWOCQ-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia7783-08-6
ChemSpider1058
PubChem1089 eta 21713352
Gmelin18170
ChEMBLCHEMBL2097002
RTECS zenbakiaVS6575000
ZVG500098
DSSTox zenbakiaVS6575000
EC zenbakia231-979-4
ECHA100.029.072
MeSHD064586
Human Metabolome DatabaseHMDB0062761
UNIIHV0Y51NC4J
KEGGC05697

Azido selenikoa (H2SeO4) oxoazido motako konposatu inorganikoa da. Bere egitura hobeto irudikatzen duen adierazpena hurrena da: (HO)2SeO2. Kolorerik gabeko konposatua da. Azidoak berak erabilera gutxi ditu, baina bere eratorri den sodio selenatoa beiraren eta animalen pentsuaren ekoizpenean erabiltzen da.[1]

Balentzia Geruzako Elektroi Pareen Aldarapenaren Teoriaren (BGEPAT) arabera, azido selenikozko molekulen atomo zentrala selenioa da eta geometria tetraedrikoa hartzen du molekulak, Se-O loturak 161 pm-ko luzera duelarik.[1] Bestalde, azido sendoa da eta oso disolbagarria uretan. Gainera, azido selenikoa azido sulfurikoa baino oxidatzaile indartsuagoa da.[2]

Berrehun gradu zentigradutik gorako tenperaturan deskonposatu egiten da, oxigeno molekularra eta azido seleniosoa emanez:[2]

Azido selenikoak bariozko gatzekin erreakzionatzen du, bario selenato hauspeakina emateko. Orokorrean selenato gatzak sulfato gatzen antzekoak dira, baina azken hauek baino disolbagarriagoak dira.[3]

Tenperatura eta kontzentrazio altuetan azido selenikoak urrearekin erreakzionatzen du, hala, kolore hori-gorrixkako urre (III) selenatoa ematen du:[4]

Selenioaren konposatuak oxidazio-egoera baxuetan oxidatuz prestatzen da azido selenikoa. Metodo ezagun bat selenio dioxidoa hidrogeno peroxidoarekin oxidatzea da:

Azido sulfurikoa sufre trioxidoa hidratatuz ekoitzi ohi da, alabaina, selenio trioxidoaren hidratazioarekin azido selenikoa lortzen saiatzea ez da bide praktikoa.[3] Azido selenikoa lortzeko azido selenosoa halogenoekin (adibidez, kloroa edo bromoa) edo potasio permanganatoarekin oxidatzea bide eraginkorra izan daiteke ostera.[2] Baina oxidazioa halogenoekin egiteak albo-produktuak ematen ditu, hala nola, azido klorhidrikoa eta azido bromhidrikoa, hurrenez hurren. Albo-produktu horiek disoluziotik kanporatu beharko dira, bestela azido selenikoa azido selenoso bihur dezaketelako berriz ere.[5]

Azido selenikoa prestatzeko beste modu bat selenio elementua ur esekian oxidatzea da, kloroa baliatuz:[2]

Azido selenikoa oxidatzaile berezi edo espezializatu bezala erabiltzen da.

Osasunean duen eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido selenikoa azido sulfurikoaren familiakoa denez, osasunean kalte larriak eragin ditzake. Azido oso korrosiboa eta toxikotasun handikoa da. Gainera, narritagarria ere bada eta osasun-kalte itzulgaitzak sor ditzake. Ingurumenean askatuz gero, kutsatzaile arriskutsua da.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Langner, Bernd E.. (2000-06-15). Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA ed. «Selenium and Selenium Compounds» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA): a23_525.  doi:10.1002/14356007.a23_525.. ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  2. a b c d De, Anil K. (Anil Kumar), 1927-. A textbook of inorganic chemistry. (Ninth edition, thoroughly recast and enlarged. argitaraldia) ISBN 978-81-224-1384-7. PMC 984693987. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  3. a b Yost, Don M.. (2007). Systematic inorganic chemistry. [Merz Press] ISBN 1-4067-7302-6. PMC 315968524. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  4. Lenher, Victor. (1902-04-01). Action of Selenic Acid on Gold. 1.  doi:10.1021/ja02018a005. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  5. (Ingelesez) Lenher, Victor; Kao, C. H.. (1925-06). «THE PREPARATION OF SELENIC ACID AND OF CERTAIN SELENATES» Journal of the American Chemical Society 47 (6): 1521–1522.  doi:10.1021/ja01683a005. ISSN 0002-7863. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  6. (Ingelesez) PubChem. «Selenic acid» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]