Azirina | |
---|---|
Mota | amina heterozikliko eta organic heterocyclic compound (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D001389 |
Azirina hiru begiko heteroziklo asegabea da begietako batean nitrogeno-atomoa duena. Azirinak bi isomero dauzka: batean lotura bikoitza karbono-atomoen artean eratzen da eta bestean karbonoaren eta nitrogenoaren artean. Lehenari 1H-azirina esaten zaio eta bigarrenari 2H-azirina. 1H-azirina ez egonkorra eta errez bihurtzen da bere tautomero 2H-azirina[1]
Azirinaren deribatu ordezkatuek azirinen familia osatzen dute. Aziridinak bere analogo asegabeak dira. Azirinak oso erreaktiboak dira, baina familia honetako disidazirina konposatua aurkitu da Dysidea fragilis belakian[2].
2H-azirina normalean binilo-aziden termolisiz sintetizatzen da. Erreakzioaren bitarteko produktu gisa nitrenoa eratzen da. Halaber, 2H-azirina azidirinaren oxidazioz lor daiteke[3].