Behaketa data Garaia J2000 Ekinokzioa J2000 | |
---|---|
Konstelazioa | Puppis |
Igoera zuzena | 07h 49m 17.65567s |
Deklinazioa | -24° 51′ 35.2305″ |
Itxurazko magnitudea (V) | 3.35 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | G6 Iab-Ib |
U−B kolore indizea | +1.18 |
B−V kolore indizea | +1.25 |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | +2.7 km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: -4.81 mas/u Dec.: -0.89 mas/u |
Paralajea (π) | 2.72 ± 0.21 mas |
Distantzia | 1.200 ± 90 au (370 ± 30 pc) |
Magnitude absolutua (MV) | –4.73 |
Zehaztasunak | |
Masa | 9.9 ± 1.0 M☉ |
Gainazaleko grabitatea (log g) | 1.21 ± 0.09 |
Tenperatura | 4,880 ± 150 K |
Adina | 23 Mu |
Beste izendapenak | |
Datubase erreferentziak | |
SIMBAD | data |
Azmidiske edo Asmidiske (ξ Puppis / ξ Pup / 7 Puppis) Puppis konstelazioko zazpigarren izarrik dizdiratsuena da, +3,34ko itxurazko magnitudearekin. Ez da gertu duen antzerako izeneko Aspidiskerekin nahastu behar.
Azmidiske, izar supererraldoi hori bat da, G6Ia mota espektralekoa eta 4990º kelvineko azaleko tenperatura duena. Lurretik 1300 argi urteko distantziara dago. -4,74ko magnitude absolutuarekin, bere diametroa, gure eguzkiaren halako 120 da (0,57 unitate astronomiko), eta bere masa, gure eguzkiaren masaren halako 8 eta 10 bitartean da. Bere izar eboluzioaren barnean, litekeena da hazten eta hozten egotea supererraldoi gorri bihurtzeko, edo, aldiz, supererraldoi gorri fasetik pasa ondoren, uzkurtzen eta berotzen egon daiteke. Ez da zehatz ezagutzen etapa batean ala bestean dagoen. Bere metal edukia hidrogenoarekiko, oso altua da, gure eguzkian baino %60 handiagoa.
Badago Azmidiskek gertuko izar lagun bat duenaren ebidentziaren bat, soilik 2 unitate astronomikoko distantziara, urte beteko orbita periodoarekin. Askoz urrunago, 5 segundo sexagesimaletara, 13 magnitudeko eguzkiaren antzeko izar bat dago, gutxienez 2.000 unitate astronomikoko distantziara orbitatzen duena eta bira oso bat ematen, 26.000 urte ematen dituena.