Kimika organikoan azolek bost kabe-begiz osatutako konposatu heterozikliko nitrogenatuen klase bat osatzen dute. Ezinbestean eraztunaren egituran gutxienez nitrogeno-atomo bat dago. Nitrogenoaz eta karbonoaz aparte oxigenoa edo sufrea egon daitezke. Azolak konposatu aromatikoak dira[1].
Katean dauden nitrogeno- kopuaruaren eta beste heteroatomoen izaeraren arabera sailkatzen dira azolak. Adibideetan ez dira aintzat hartuko azolen deribatu ordezkatuak.
Nitrogeno-atomo bakarra dute eraztunean. Adibide bakarra: pirrola.
Bi nitrogeno-atomo: pirazola eta imidazola
![]() |
![]() |
![]() |
---|---|---|
Pirrola | Pirazola | Imidazola |
Hiru nitrogeno-atomo.
Lau nitrogeno-atomo.
Bost nitrogeno-atomo. Zehatza izateko pentazola konposatu ez-organikoen artean sailkatu behar da, karbono-atomorik ez baitauka.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
---|---|---|---|
1,2,3-triazola | 1,2,4-triazola | Tetrazola | Pentazola |
Nitrogeno- eta oxigeno-atomo bana: oxazola eta isoxazola
Bi nitrogeno-atomoeta oxigeno bat.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
---|---|---|---|---|
Oxazola | Isoxazola | Oxadiazola (1,2,4-oxidiazola) | Furazana (1,2,5-oxidazola) | 1,3,4-oxidazola |
Nitrogeno eta sufre-atomo bana: tiazola eta isotiazola.
Bi nitrogeno eta sufre-atomo bat.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
---|---|---|---|---|
Tiazola | Isotiazola | Tiadiazola (1,2,3-tiadiazola) | 1,2,4-tiadiazola | 1,2,4-tiadiazola |