Babesleku

Balmhornhütte Suitzako mendi babeslekua.

Mendi babeslekua edo mendi-aterpea, mendizale eta bidezidor kirolzaleei ostatua eman eta horren ezean haiek eguraldien aldaketetatik babesteko eraikuntza bat da. Mendi edo landaguneetan izaten dira, hiri, heri eta komunikabideetatik urrun.

Mendi babesleku tradizionalek oinarrizko zerbitzuak baino ez dituzte: komunak, sukalde komunitarioa, ostatua eta gela, gainontzeko mendizaleekin batera erabiltzeko. Babesleku berriek, ordea, hotelen zerbitzuak eskaintzeko joera dute, otorduak eskainiz besteak beste.

Mendi talde baten jabegokoak izaten dira; taldeko bazkideek erraztasun handiagoak izaten dituzte erabiltzeko. Kudeaketaz guardiak arduratzen dira, mendi taldeak berak izendatuak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]